Descárgate la app
Euskarazko Gazte Antzerki Topaketen beste edizio bat eginen da bihar
2007ko maiatzaren 10a
Euskarazko Gazte Antzerki Topaketen beste edizio bat eginen da bihar
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, Iruñeko Udalarekin batera, Euskarazko gazte antzerkiaren VI. topaketak antolatu ditu bihar.
Ikasturte osoan zehar D ereduko institutu publikoetako eta pribatuetako antzerki taldeak lanean aritu dira euren antzerki lanak prestatzen, eta euren ikastetxeetan antzeztu dituzte lan horiek. Antzerki praktika horiek egitean, ikasleek, hainbat hizkuntza erregistro erabiltzeaz gain, trebetasun sozialak eta pertsonalak hobetzeko aukera ere izan dute, modu naturalean eta eraginkorrean.
Nafarroako Antzerki Eskolan egiten diren "Gazteen Antzerki Topaketa horietan, talde parte-hartzaileek euren lanak antzeztu behar dituzte jendaurrean. Antzerki Eskola oso toki egokia da kanpainari amaiera emateko; izan ere, ikastetxea baino toki formalagoa da, eta helburuak bermatzeaz gain, ikasleek batak bestearengandik ikas dezaten eta beraien arteko harramanak indartu ditzaten.
Topaketa hauen VI. edizioa ostiralean, maiatzaren 11n, Nafarroako Antzerki Eskolan izango da(Iruñeko San Agustin kalean).
Antzezpenetan 2 taldek eta 20 ikasle-aktorek parte hartuko dute. Hona hemen egitaraua:
- 18:00etan, Lizarra Ikastolak "Nik ez" lana antzeztuko du, Jon Barbarin eta Mercedes Castaño zuzendaritza lanetan arituko dira.
- 19:30tan, Iturramako BHIko taldeak "Eta nori axola" antzeztuko du. Txari Eleta zuzendaritza lanetan arituko da.