2022ko otsailaren 4a

Sariak entregatu zaizkie Nafarroako gazteriaren arloan eginiko unibertsitateko ikasketen amaierako lan onenei

Deialdiak, 4.000 eurorekin hornituta, gazteria eta eragiten duten errealitateak  arakatzeko ikerketak sustatzea du helburu
I EDICIÓN DE LOS PREMIOS TFG TFM SARIAK Irudi galeria

El Instituto Navarro de la Juventud (INJ) ha entregado los galardones a los mejores trabajos de fin de estudios universitarios en materia de juventud en Navarra. La convocatoria, reconoce por cada categoría de trabajo, Trabajo de Fin de Grado (TFG) y Trabajo de Fin de Máster (TFM), al mejor proyecto realizado con un importe de 1.500 euros y con 500 euros para los accésits.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) saritu egin ditu Nafarroako gazteriaren arloko unibertsitateko ikasketen amaierako lan onenak. Deialdiak, kontuan hartuta lan-kategoria bakoitza, Gradu Amaierako Lana (GAL) eta Master Amaierako Lana (MAL), saritzen du garatutako proiektu onena 1.500 euroko zenbatekoarekin, eta akzesitak berriz, 500 eurorekin.

Gradu Amaierako Lanaren kategorietan, lehenengo saria jaso du Itxaso Lopezek, “Onlyfans: nuevas formas de negocio pornográfico entre la juventud” bere lanarekin; eta akzesitaren saria jaso du Paula Ruizek, “La hipersexualización de las mujeres jóvenes en las redes sociales” proiektuarekin. Biak ere (NUP) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Langintzako graduan ikasleak izan dira.

Bere aldetik, Master Amaierako Lana (MAL) kategorietan, lehenengo saria esleitu zaio Javier Morachori “Primeros pasos de participación en centros de Educación Secundaria” bere lanagatik eta Alexandra Durani, zeinek akzesita jaso duen “Análisis de narrativas sobre el papel de la juventud en el ámbito de los cuidados” lanagatik.

GAL-ko sarituak, emakumearen hipersexualizazioari buruz

GAL-ko lehen saria jaso duen lan garaileari dagokionez, Itxaso Lopezek elaboratutako azterketak, eskuragarri hemen, ondorioztatzen du Onlyfans fenomenoaren nobedadeak lotura duela biztanleria gaztearengan mundu digitalak duen garrantziarekin. Kolektibo honek sare sozialekin eginiko ohiko erabilera emakumearen gorputzaren gehiegizko erakusketagatik bereizten da.

Azterketak agerian jartzen du plataforma osatzen duten kontsumitzaileen profila, zeinen bereizgarria den ordaindutako eta zentsurarik gabeko harpidetzak direla medio funtzionatzea. Nagusiki gizonezkoek bistaratzen dute eta plataforma honetan eduki erotikoa saltzen duten pertsonak emakumeak dira. Azterketa amaitzen da orrialde mota hauekin lotutako erregularizazio eta legezkotasun ezaren aipamena eginez, izan ere, bertan lan egiten duten emakumeen babesgabetasuna agerikoa da eta hauek iruzurra, irudi eskubideak eta edukiaren lapurreta bezalako arrisku ezberdinen eraginpean geratzen dira.

Kategoria berdinean, “La hipersexualización de las mujeres jóvenes en las redes sociales”/”Emakume gazteen hipersexualizazioa sare sozialetan”, akzesitarekin saritutako lanarekin,  Paula Ruizen saiakera feminismo osteko ezaugarriek egungo gizartean duten eragina arakatzean datza. Zehazki, abiapuntutzat hartzen du SSZZetan eta nagusiki Instagram-en 18 eta 25 urte arteko emakume anonimoek erakusten duten gehiegizko sexualitatearen azterketa. Azterketa honek bistaratzen duen alderdietako bat SSZZetan eragin gehien izaten duten emakumeen profilak edertasunaren eta gehiegizko sexualitatearen aginduetara egoteari dagokio, horrela “emakumea” kontzeptuari dagokion pertzepzioan eragina izanik eta, ondorioz, bidea emanez onartutako “emakume” eredu bakar bati.

Ardurak eta partaidetza saritutako MAL-etan

MAL-eko lehen sariak, “Primeros pasos de participación en centros de Educación Secundaria”/”Bigarren Heziketako zentroetako partaidetzarako lehen urratsak” ondorio gisa aipatzen du gazteria partaidetza foroetan eta ikastetxetako erabakietan barne hartzeko beharra, bereziki bere egunerokotasunean eragina duten esparruetan, esaterako institutuetan. Azterketak azpimarratzen du, ikastetxearen kudeaketan gazteriaren partaidetza lortzeko lehenengo hurbilketa bat nekagarria gerta daitekeen arren, horrek hobekuntza bat suposatuko lukeela komunitatearen elkarbizitzan. Javier Moracho autoreak berretsi egiten du ikasleei erabakiak hartzeko eskubidea ematearen garrantzia, bultzatu nahian bere ahalduntzea, gizarte eta talde mailako hazkundea eta gizaki sozial bezala dagokien garapena.

Akzesitaren saria jaso duen lanari dagokionez, “Análisis de narrativas sobre el papel de la juventud en el ámbito de los cuidados”/”Gazteriak arduren esparruan duen zereginaren gaineko kontakizunen azterketa”, azterketa horretan ateratako ondorioek azpimarratzen dute politika publikoek eta Tokiko Administrazioak biztanleriarekin egokitutako jarduketak elaboratzeko beharra, haien beharrak eta nahiak arakatuz. Bestalde, gazteen kolektiboen zereginari dagokionez, eginiko elkarrizketetan bereziki azpimarratu zen sentsibilizazioa sustatzeko eta arduren lanketa alderdi garrantzitsu bezala hartzeko beharra.

Irabazlea Nebrija Unibertsitateko Irakasleen Prestakuntzako Masterreko ikasle bat izan da eta akzesitaren irabazlea berriz, NUPeko Esku-hartze Sozialeko Masterreko ikasle bat.

I. Sarien edizioa

Guztira, 28 lan aurkeztu dira lehenengo edizio honetara. Deialdi hau sortu da gazteriaren eta biztanlegoaren talde hori eragiten duten errealitateen gainean azterketak eta ikerketak sustatzeko asmoarekin. Ikerketa aberaste aldera, deialdia ezagutzaren arlo ezberdinetara hedatzen da, esaterako soziologia, hezkuntza, psikologia, ekonomia, zuzenbidea, gizarte langintza, komunikazioa, etab., betiere horiek 2020-2023 Gazteriaren Foru Estrategian definitzen diren Egiturazko eta/edo Zeharkako Ardatzetan jasotako esparruetako batzuekin lotura izaten dutenean.

Parte hartzeko baldintzen artean zeuden egileak Nafarroan erroldatutako ikasleak izatea, ikasketak zein unibertsitatetan egin dituzten alde batera utzita, dagokion ebaluaketa bere Fakultatean edo Zentroan gaindituta izatea, lortutako puntuazioa 7koa edo gehiagokoa izanik eta lana 2019/2020 edo 2020/2021 ikasturte akademikoetan aurkeztu eta defendatu izana.

Epaimahaia osatu du Nafarroako Gazteriaren Institutuko pertsonal teknikoak eta honek baloratu ditu fidagarritasun akademikoa eta Nafarroako gazteriarentzat garrantzitsuak diren Humanitateak eta Gizarte Zientziak bezalako arloetako gai ezberdinekin lotutako ezagutza garrantzitsuen ekarpena. Aurreikusten da aurten lehiaketa berriro antolatzea, epe luzerako eta pertsona gazteen eskutik elaboratutako gazteriaren gaineko ezagutza eta ikerketa iturri bat bihurtzera heltzeko.