Descárgate la app
Lan Osasuneko Zerbitzuak ikastaro bat antolatu du eraikin eta instalazio industrialetan amiantoa aurkitu eta diagnostikatzen duten teknikariak egiaztatzeko
2021ko abenduaren 1a
Lan Osasuneko Zerbitzuak ikastaro bat antolatu du eraikin eta instalazio industrialetan amiantoa aurkitu eta diagnostikatzen duten teknikariak egiaztatzeko
Guztira, 24 pertsonak parte hartu dute "eraikin eta instalazio industrialetako amianto-ikuskatzaileak egiaztatzeko" ikastaro teoriko-praktikoan, titulazio teknikoa edo laneko arriskuen prebentzioa dutenak. Prestakuntza-ekimen hori aitzindaria da Estatuan, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasuneko Zerbitzuak (ISPLN/NOPLOI) antolatu du, eta amiantoa kentzeko enpresen elkarteko (ANEDES) teknikariek eman dute. Ikastaro hau egitea ezinbesteko baldintza da amiantoa ikuskatzeko teknikari gisa akreditazioa lortzeko, UNE 171370-2: 2021 arau berriaren arabera.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)