2018ko urriaren 26a

Osasunak 2 milioi euroko inbertsioa egin du Arangurengo osasun-zentro berria abian jartzeko; zentroak 10.500 pertsona artatzen ditu

Barkos Lehendakaria gaur goizean eraikinean izan da, Dominguez kontseilariarekin eta udalerriko Manuel Romero alkatearekin batera  
Salud invierte 2 millones de euros en el nuevo centro de salud de Aranguren, que atiende a una población de 10.500 personas Irudi galeria

La Presidenta de Navarra, Uxue Barkos, ha visitado esta mañana el nuevo centro de salud de Aranguren, que ha contado con una inversión del Gobierno de Navarra de 2.008.362 euros para la ampliación del edificio que albergaba el consultorio médico de Mutilva / Mutiloa, y su equipamiento. La Presidenta Barkos ha estado acompañada, entre otras autoridades, por el consejero de Salud, Fernando Domínguez, el alcalde de Aranguren, Manuel Romero, la directora gerente de Atención Primaria, Santos Induráin, y la directora del centro, Ana Puig.

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos Arangurengo osasun-zentro berrian izan da gaur goizean. Nafarroako Gobernuak 2.008.362 euro jarri ditu Mutiloako mediku-kontsultategia zegoen eraikina eta ekipamendua handitzeko. Barkos Lehendakariarekin batera, beste agintari batzuen artean, honako hauek izan dira: Osasun sailburua, Fernando Dominguez; Arangurengo alkatea, Manuel Romero; Lehen Arretako zuzendari kudeatzailea, Santos Indurain; eta zentroko zuzendaria, Ana Puig.

Zentroak gutxi gorabehera 10.500 pertsona artatzen ditu, udalerria osatzen duten guneetakoak (Aranguren, Gongora, Ilundain, Labiano, Lakidain, Taxoare eta Zolina). Gainera, Mutiloa eta Mugartea arteko hirigintza-garapena osatutakoan biztanleria gehitzea aurreikusten da, eta, beraz, gehikuntza horri erantzun ahal izango dio, 12.500 bat biztanle izango direla kalkulatzen baita.

1.500 metro karratu eta 19 kontsulta-gela

Zehazki, orain arte Mutiloako udal-kontsultategia izan dena handitu da; hau da, azalera hiru aldiz biderkatu da, eta 400etik 1.500 metro karratu izatera igaro da. Era horretan, 19 kontsulta-gela jarri dira (lehen 12 zeuden): 7 familia-medikuntzakoak, 3 pediatriakoak, eta 9 erizaintzakoak (hurrenez hurren, 4, 2 eta 6 handitze-lanen aurretik). Espazioak banatuta, larrialdietako gela bat jarri da, kirurgia txikiko kontsulta bat, botikinerako eta odol-ateratzeetarako gela polibalentea eta gizarte-laneko bulegoa, guztiak ere beren itxarongela eta komunekin.

 La Presidenta Barkos y el consejero Domínguez en una de las salas del nuevo Centro de Salud de Aranguren. salas del nuevo Centro de Salud de Aranguren.

Horrez gain, langileentzako eremu bat dago, eta, bertan, bilerak egiteko liburutegi-aretoa, langileentzako egongela, aldagelak, komunak eta zuzendaritzako bi bulego aurkitzen dira; erabilera ugariko beste eremu bat osasun-hezkuntzarako gelarekin (informazio-hitzaldiak, familia-plangintza, prebentzio-gimnasia, e.a.); eta instalazio eta biltegien eremua, biltegi orokor bezala erabiltzeko, koadro elektrikoen lokala, galderen lokala eta garbiketarako gelak.

Obrak Arangurengo Udalak egin ditu, eraikinaren titularrak, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak finantzatu ditu. Inbertitutako 2.008.362 eurotik, 1.830.000 euro obrak gauzatzeko erabili dira eta 178.362 euro dagokion ekipamendu medikoa, klinikoa eta orokorra jartzeko. Bestalde, Udalak eraikinaren titulartasuna utzi du, eta dagokien administrazio-izapideen ondoren, Nafarroako Gobernuaren jabetzakoa izatera igaroko da.