2023ko irailaren 27a

Trantsizio energetikorako ibilbide-orria bultzatu nahi duen PLAN4CET proiektu europarraren lanak hasi dira

Nafarroako Gobernua da partzuergo eragilearen buru, eta NASUVINSAk, Iruñeko Udalak, Zabalak eta Skäne (Suedia) eta Emilia Romana (Italia) eskualdeetako erakundeek ere parte hartzen dute
PLAN4CET europako proiektuko parte hartzaileak, Uxue Itoiz, Trantsizio 
Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiarekin, 
eta Silvia Ojer Europako Proiektuen Bulegoko zuzendariarekin.
PLAN4CET europako proiektuko parte hartzaileak, Uxue Itoiz, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiarekin, eta Silvia Ojer Europako Proiektuen Bulegoko zuzendariarekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

PLAN4CET proiektu europarrari hasiera emango dioten saioetako lehena izango da gaur goizean Iruñean. Proiektu horren helburua trantsizio energetikorako ibilbide-orri bat bultzatzea da, herritarrek eredu iraunkorrago eta justuago baterako aldaketa egin ahal izan dezaten, gobernantza-sistema berri bat garatzeko. Industria Departamentuko Trantsizio Energetikorako eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialerako Zerbitzuak eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak gidatuko dute lana. Gainera, partzuergoko kide dira  Nasuvinsa, Iruñeko Udala, Zabala, Suediako Skäne eskualdeko erakundeak eta Italiako Emilia Romana.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).