2024ko uztailaren 23a

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioaren Patronatuaren bileran parte hartu du Ollo lehendakariordeak

Nafarroak terrorismoaren biktimekiko konpromisoari eusten dio, erakundeen arteko lankidetzaren bidez eta biktimen errekonozimendua eta erreparazioa sustatzen duten erakundeei lagunduz
Ezker eskuin: Isabel Moya, Terrorismoaren Biktimen Fundazioko zuzendari 
kudeatzailea; Raúl López, Gasteizko Terrorismoaren Biktimen 
Oroimen-Zentroko; Martín Zabalza, Memoria eta Bizikidetzako zuzendari 
nagusia; Juan Francisco Benito, FVTko lehendakaria; eta Ana Ollo 
lehendakariordea.
Ezker eskuin: Isabel Moya, Terrorismoaren Biktimen Fundazioko zuzendari kudeatzailea; Raúl López, Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimen-Zentroko; Martín Zabalza, Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusia; Juan Francisco Benito, FVTko lehendakaria; eta Ana Ollo lehendakariordea.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok parte hartu du gaur goizean Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioaren (TBOZF/FCMVT) Patronatuak egin duen bileran, 6.a erakunde hau eratu zenetik. Horrela, Nafarroako Gobernuak terrorismoaren biktimekiko konpromisoari eusten dio, fundazio hau bezalako erakundeekin lankidetzan arituz eta biktimen memoria, errekonozimendua eta erreparazioa eta bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen kulturari lotutako balioen zabalkundea sustatzen duten erakundeei lagunduz.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea izan da bileraren buru, eta Ollo lehendakariordeak Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa parte hartu du.

Gogoratu behar da, Foru Gobernuaren Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuak, Gasteizko TBOZFrekin eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioarekin elkarlanean egindako ekimenen artean, apirilean Nafarroako herritarrek "Galdu denaren maitasunezko oroitzapenean" erakusketa ikusi ahal izan zutela, Iruñeko Sarasate pasealekuan, munduko hainbat lekutan atentatu terroristen biktimei herritarrek berez egin dizkieten omenaldiei buruzko erakusketa.

Halaber, eta erakundeen arteko lankidetza horri esker, irailaren amaiera aldera, "ROLANDO 2:15 – 2:45. 50 urte ETAren lehen sarraskitik "Nafarroara iritsiko dela aurreikusi da, Florencio Dominguez TBOZFko zuzendariak bileran adierazi duen bezala. Erakusketa hau 50 urte betetzera doazenean Madrilen biktima gehien, 13 hildako eta 70 zauritu utzi zituen ETAren atentatuari buruzkoa da. 1974ko irailaren 13an, ostirala, 14:30ean, metrailaz indartutako bonba indartsu batek eztanda egin zuen Rolando kafetegiko jantokian, Correo kalean, Madrilgo Puerta del Sol ondoan.

Nafarroako Gobernuak memoriarekin, biktimen errekonozimenduarekin eta erreparazioarekin eta bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen kulturarekin lotutako balioen hedapenarekin duen konpromiso irmoaren beste adibide bat dira, halaber, toki entitateei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta ikerketa-zentroei eta erakundeei urtero ematen zaizkien laguntzen deialdiak

Bileraren gai-zerrendan sartu dira 2022ko eta 2023ko urteko kontuak onartzea, bai eta 2024ko eta 2025eko jarduera-planak eta bi ekitaldie horietako aurrekontu-memoriak ere. Horrez gain, sei patronatukide berri onartu dira, besteak beste, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari ohia eta Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministroa.

Fundazioa

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren Fundazioa 2015eko azaroan eratu zen. Egoitza Gasteizen du, eta Espainiako Gobernuko presidentea du buru. Patronatuko kide dira, besteak beste, ministerioetako titularrak, senatariak, diputatuak, Eusko Jaurlaritzako eta beste autonomia-erkidego batzuetako sailetako titularrak eta terrorismoaren biktimen elkarteetako ordezkariak. Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa, Ana Ollo bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak parte hartzen du fundazioaren patroi gisa.