2025ko irailaren 15a

Taberna lehendakariordeak adierazi duenez, Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren aurkako Bulegoak “ez du ondare-kalterik edo interes-gatazkarik egiaztatzen” aztertutako esleipenetan

Erakunde horrek bidalitako lau txostenak administrazio-arloan kokatzen dira, eta ez dute bestelako erantzukizunik aipatzen
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak gaur adierazi duenez, Nafarroako Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoak (OANA) Eguesibar eta Erripagainako BOEren, Arbizuko ikastetxearen eta Belateko tunela bikoizteko obrei eta esleipenei buruz igorritako lau txostenen aurretiazko azterketak “ez du ondare-kalterik egiaztatzen Ogasun Publikoarentzat, esleipenen edo interes-gatazken aldetik”, kontratazio-mahaietako kideei dagokienez. Horrela azaldu du Felix Taberna lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariak, erakunde horrek egindako txostenak “administrazio-arloan kokatzen direla” eta horietan “bestelako erantzukizunik ez dagoela” nabarmentzearekin batera. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).