2024ko urriaren 2a

Sexu-transmisiozko infekzioen intzidentziak gora egin du Nafarroan: egunero, batez beste, lau kasu diagnostikatzen dira

Osasun Departamentuak berriz bultzatu du ‘Konexio segurua da’ kanpaina, infekzio horiek areagotzeari aurre egiteko; izan ere, ekidin egin daitezke prebentzio-neurriak erabiliz eta arrisku-praktikak saihestuz
Cartel de la campaña.
Cartel de la campaña.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroan sexu-transmisiozko infekzioak (STI) ugaritu egin dira azken urteotan. 2023an 1.340 sifili, infekzio gonokoziko, klamidia, linfogranuloma benereoa eta GIB kasu erregistratu ziren guztira, hau da, egunero batez beste lau kasu diagnostikatu ziren. Hala ere, infekzio horietako asko sintomarik gabe garatzen dira, baina era berean transmititu daitezke; beraz, datu horiek osasun publikoko arazo horren zati bat baino ez dute islatzen.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).