2026ko urtarrilaren 28a

Sergey Hernandez eta Paula Ostiz dira 2025eko kirolari nabarmenenak

Nafarroako Gobernuaren Kirol Sariek Replasa Beti Onak emakumezkoen eskubaloi taldea eta Caja Rural-Seguros RGA gizonezkoen txirrindularitza taldea ere saritu ditu
Nafarroako Gobernuak saritutako kirolariei ematen dien saria.
Nafarroako Gobernuak saritutako kirolariei ematen dien saria.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Sergey Hernández Ferrer eskubaloiko jokalariari eta Paula Ostiz Taco txirrindulariari gizonezko kirolaririk onena eta emakumezko kirolaririk onena izendatu dituzte Nafarroako Gobernuak urtero ematen dituen Kirol Sarietan. Hernández Ferrerren kasuan, EHF Champions Leagueko titulua S.C. Magdeburg taldearekin lortu izana eta Espainiako Selekzio Absolutuan ohikoa izatea baloratu du epaimahaiak. Paula Ostiz Taco, bere aldetik, errepideko txirrindularitzako junior mailako munduko txapeldun izendatu da, munduko azpitxapeldun izan da banakako erlojupekoan eta Europako junior mailako txapeldun izan da bai errepidean bai erlojupekoan (CRI).

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).