2025ko uztailaren 4a

San Fermin kanpoko nafar zentro eta etxeetan

Beste eskualde zein herrialde batzuetako nafar etxe eta zentroek hainbat jarduera prestatu dituzte San Fermin jaiak direla eta
Deskargatu irudia Irudi galeria

San Fermin Festak direla eta, beste autonomia erkidego batzuetako nafar etxe eta zentroek nahiz beste herrialdetan daudenek, Argentina, Txile eta Kuba batik bat, hainbat jai-ekitaldi antolatu dituzte.

Ospakizun horien guztien izendatzaile komuna ohiko txupinazoa botatzea da, uztailaren 6an, igandea, 12:00etan, Iruñeko udaletxeko balkoitik jaurtitzen den eta jaiei hasiera ematen dien txupinazoa berarekin batera.

Aurten, ospakizunekin bat egiten duten zentroak honako hauek dira: Logroñoko Nafar Etxea, Barakaldoko Nafar Etxea, Zaragozako Nafar Etxea, Valladolideko Kultur Etxea eta Nafar Etxea, Kantabriako Nafar Etxea, Gasteizko "San Frantzisko Xabierko" Nafar Etxea, Bartzelonako Nafarren Etxea, Valentziako Euskal-Nafar Etxea, Sevillako Nafar Etxea, Bilboko Nafar Etxea eta Madrilgo Nafarroako Kultur Elkartea. Era berean, atzerrian, Buenos Airesko Nafar Etxeak, Bolivarreko Nafar Etxeak, Rosarioko Nafar Etxeak, Kubako Euskal Nafar Elkarteak, Mendozako Nafar Etxeak, Navarra Siempre Parisko Elkarteak eta Txileko Nafar Gizataldeak ere ospakizun ekitaldiak antolatu dituzte.