2025ko apirilaren 6a

Ramon Andres, Fernando Palacios eta Javier Velaza pentsalariak sormen-prozesuez arituko dira solasaldi batean

Sormenaren eta Berrikuntzaren Mundu Eguna dela-eta antolatutako saioa apirilaren 10ean egingo da Nafarroako Artxiboan, eta sarrera doan izango da
Deskargatu irudia Irudi galeria

Sormenaren eta Berrikuntzaren Mundu Eguna dela-eta, Nafarroako Artxiboak solasaldi bat antolatu du apirilaren 10ean, "Sortzea. Poesiari, musikari eta pentsamenduari buruzko elkarrizketa” izenburuarekin. Era horretan, bertan sormen-prozesuen inguruan hitz egingo dute Ramon Andres saiakeragile, pentsalari eta poetak eta Fernando Palacios konpositore, asmatzaile eta pedagogo musikalariak. Elkarrizketan gainera, Javier Velaza filologo klasiko eta poetaren laguntza izango dute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)