2022ko abenduaren 30a

Ramón Andrés, 2015eko Vianako Printzea Saria, Nafarroako Artxiboari eman dio bere ondare dokumentala

Dohaintzak aukera ematen du etorkizunean sortzailearen nortasunaren balioaniztasuna gordetzeko
Ramón Andrés
camera_alt Ramón Andrés  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Ramón Andrés (Iruña, 1955) saiogile, editore, poeta eta musikaren adituak, 2015ean Vianako Printzea Kultura Saria eskuratu zuenak, dohaintza egin dio berriki Nafarroako Errege Artxibo Orokorrari bere funts pertsonaletik, eta Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboaren programan sartu da. Programa horretan, Nafarroako ondare dokumentalaren zati gisa, azterlanak eta zabalkunde-ekimenak egingo dira.