2025ko uztailaren 7a

Chivite lehendakariak eta Osasun kontseilariak eskerrak eman dizkiete osasun arloko langile guztiei

Chivite eta Dominguez Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Larrialdi Zerbitzuko profesionalekin izan dira aurtengo lehen entzierroan
La Presidenta de Navarra, María Chivite Navascués, y el consejero de Salud, Fernando Domínguez, han seguido esta mañana desde el Servicio de Urgencias del Hospital Universitario de Navarra (HUN) el despliegue del dispositivo sanitario para los encierros de los Sanfermines 2025. Irudi galeria

Maria Chivite Navascues Nafarroako lehendakariak eta Fernando Dominguez Osasun kontseilariak Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Larrialdi Zerbitzutik jarraitu dute gaur goizean 2025eko sanferminetako entzierroetarako osasun-dispositiboaren lana. Jaietako egun guztietan, goizean goizetik, estamentu guztietako profesional-talde zabal bat lanean ari da entzierroetan zaurituta egoteagatik zentrora eraman dituzten pertsonak artatzeko, ohiko osasun-laguntzarekin jarraitzeaz gain.

Lehendakariak bere babesa eta esker ona adierazi die “beti egiten duten lan bikainari, baina bereziki San Fermin egunetan egiten duten hari, izan ere, ohiko asistentziaz gainera, hirira bertaratzen diren ehunka mila bisitariak eta jendetza eta arrisku handiagoko uneak eransten zaizkie, esaterako txupinazoa edo goizeko entzierroak gehitu behar baitira”. “Nire aintzatespena eta esker ona hemen HUNen lan egiten duten profesionalei eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbituaren sare osoan jaietan bestelako arreta ematen duten guztiei”, azpimarratu du Lehendakariak.

Bestalde, kontseilariak antolakuntzaren eta sistemaren gainerako erakundeekin (Gurutze Gorria eta DYA, esaterako) koordinazioaren aldetik dagoen konplexutasuna azpimarratu du, jaietako bederatzi egunetan guztiak funtziona dezan. “Badakigu zerk funtzionatzen duen , eta urteetan zehar hobetzen joan gara, datozen egunetan Iruñean eta eskualdean jaiez gozatzeko egingo diren eta osasun-laguntzaren bat behar izan dezaketen pertsona guztiei arreta arin eta egokia eskaintzeko”, esan du.

Lehendakariarekin eta kontseilariarekin batera, Alfredo Martínez Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari gerentea; Estrella Petrina Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea eta zentroko zuzendaritza-taldeko kide batzuk izan dira, bai eta Larrialdi Zerbitzuko arduradunak eta Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko hainbat unitatetako langileak ere, ordu horietan txanda-aldaketa egiten baitute. Horiek guziak Sanferminetako lehen entzierroaren zuzeneko emanaldian izan dira, aste honetan zaurituentzat prestatutako prentsa aretoan.

Entzierroaren dispositiboa

Entzierroan zauritutako pertsonak artatzeko dispositibo berezia hesien oineko osasun-arretako bederatzi postuk osatzen dute, medikuekin, erizainekin eta sorosleekin, bai eta sorosleekin laguntzeko beste zortzi gunek ere. Horrez gainera, zezen-plazako erizaintza bera ere badago. Entzierroak 848 metroko ibilbidea du eta, horrela, osasun arretarako gune bat izango du 50 metrotik behin. Arreta dispositibo osoa 112-SOS Nafarroa Zentroak koordinatuko du.

Osasun-garraiorako dispositiboak 16 anbulantzia medikalizagarri diru entzierroaren ibilbidean zehar, horietako bi Gaztelu Plazan, 112-SOS Nafarroa Zentrotik osasun-garraio gehien behar duen gunera bideratzeko. Laguntza-dispositibo hori gutxienez hamar medikuntzako profesionalek, hamar erizainek, 32 garraio-teknikarik, 47 soroslek, bederatzi komunikazio-langilek eta zortzi lanpostu-koordinatzailek artatuko dute.

Ibilbidean, Gurutze Gorriko (100), DYAko (39) eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko (9 profesional: 5 medikuntzakoak eta 4 erizaintzakoak) baliabideekin eta osasun-arloko eta laguntzako langileekin ematen da arreta, arreta-postuetatik bertatik osasun-laguntza ematen dutenak eta 112 zerbitzuak esleitzen diren sektoretik anbulantzian HUNera eramaten dituztenak, artatutako pertsonen zauriei eta lesioei buruzko informazioa denbora errealean eman ondoren.

SOS Nafarroako 112 Koordinazio Zentroa arduratzen da osasun-laguntza antolatzeaz eta zauritutako pertsonak osasun-zentroetara bideratzeaz, larrienak HUNera edo zehazten den zentrora iristen lehenak izan daitezen. Hori dela eta, aurreko urteetan ezarri zen bezala, zaindutako arinak hesian bertan artatu behar dira larrienak ospitalera eraman ondoren.

Osasun-zentroak zabalik daude 8etatik 15etara, astelehenetik ostiralera

Kontseilariak azken egunotan aipatu duen beste gaietako bat da osasun-baliabideak arduraz erabili behar direla, ahal den guztietan Iruñeko ospitalez kanpoko osasun-zentroetara eta larrialdietara joanda.

Lehen Mailako Arreta sareari dagokionez, Iruñeko eta eskualdeko osasun-zentroak uztailaren 9, 9, 10, 11 eta 14an egongo dira zabalik, 8etatik 15etara. Zehazki, jaietan arreta hori jasotzen duten osasun-zentro guztiak Iruñekoak dira (Azpilagaña, Buztintxuri, Alde Zaharra, Txantrea, Etxabakoitz, Ermitagaña, II Zabalgunea, Iturrama, Lezkairu, Mendillorri, Milagrosa, Arrotxapea, San Jorge eta San Juan), baita Antsoain, Aranguren, Barañain I eta II, Berriozar, Burlata, Sarriguren, Atarrabia eta Zizur Nagusia ere.

Ospitalez Kanpoko Larrialdi Zerbitzuak

Osasun-zentroen irekiera-ordutegitik kanpo, Ospitalez Kanpoko Larrialdi Zerbitzuak (LHE) honako zentro hauetan artatuko dira larrialdiak:

  • Buztintxuri-Iruña Iparraldea (Gipuzkoa Etorb. 39): helduentzako arreta, uztailaren 5ean, 6an, 7an, 12an eta 13an, 8:00etatik 22:00etara; eta uztailaren 8an, 9an, 10ean, 11n, 14an, 15:00etatik 22:00etara.
  • San Martín Doktorearen Anbulatorioa (San Fermín kalea, 29): irekita egongo da pertsona helduen larrialdietarako, 24 orduz, jaietako egun guztietan, etenik gabe, uztailaren 5eko 15:00etatik (larunbata) 15eko 08:000etara (asteartea). Gogoratuz premiazkoa ez den arretari bere osasun-zentroetan emango zaiola arreta lanegunetan, eta zentro horretan goizez parte hartzeko utziko dela entzierroen, jaien ondoriozko asistentzien eta atzerritarren ondorioz.

Pediatriako arretaren kasuan, lanegunetan 08:00etatik 15:00etara jarri behar da harremanetan osasun-zentroarekin. San Martin zentroak uztailaren 5ean, 6an, 7an, 12an eta 13an artatuko ditu pediatriako larrialdiak, 08:00etatik 20:00etara. Uztailaren 8tik (asteartea) 11ra (ostirala) eta 14an (astelehena) pediatriako arreta 15:00etatik 20.00etara izango da.

Kontseilu-erizaindegiko telefono bidezko arreta (948 290 290) indarrean mantentzen da jaiegun guztietan, lanegunetan zein jaiegunetan, 8:00etatik 22:00etara, osasun zalantzak argitzeko, zentroetara joateko, etab.

Iruñeko eta bere eskualdeko osasun-garraioko sareari dagokionez, bizi-euskarri aurreratuko lau anbulantziek (BEA), oinarrizko bizi-euskarriko lau anbulantziek (OBE) eta Nafarroako Gobernuaren helikoptero medikalizatuak osatzen dute normalean, eta jaietan indartu egingo da OBEren anbulantziekin, eta Gurutze Gorriaren eta DYAren anbulantziak eta motorrak laguntzeko beste ibilgailu batzuekin.

Dispositibo bereziak hirian zehar

Nafarroako Osasun Zerbitzuak Iruñean eta eskualdean duen sareaz gain, sanferminetan Gurutze Gorriko eta Nafarrako DYAko profesionalek lehen mailako arreta eskaintzen dute hiri osoan. Egunero partekatzen dira Nafarroako Gobernuaren eta Osasun Departamentuaren sare sozialen bidez zein baliabide dauden irekita, zein ordutegitan eta zein lokalizaziotan, herritar guztiek jakin dezaten une bakoitzean nora jo dezaketen.

Gurutze Gorriak lehen arretako bi unitate (UPA) gaitzen ditu jaiaren berezko patologia arinetarako: bata, urtero bezala Vázquez de Mella ikastetxean (Olite kaletik sarrera) eta bigarren bat Errekoletas plazan.

Vázquez de Mella Ikastetxeko UPAren ordutegia uztailaren 6ko 11:00etatik asteleheneko 9:00etara izango da; eta hilaren 11, 12, 13, 14 eta 15ean, 21:00etatik 1:00etara. Bestalde Errekoleten UPA uztailaren 6an, 7an, 10ean eta 11n irekiko da, 9:00etatik 6:00etara. Eta gainerako egunetan, 14:00etatik 6:00etara. Bi puntu horietan lehen arreta eskaintzen da, eta, hala badagokio, larritasun handiagoko koadroa duten pazienteak San Martin Doktore Zentrora edo HUNera bideratzen dira

DYAk ere lehen arretako unitate bat gaitzen du Sarasate pasealekuan (Nafarroako Jauregiaren ondoan). Zabalik egongo da ondorengo ordutegiekin: uztailaren 5ean (18:00etatik 04:00etara), uztailaren 6an (10:00etatik 06:00etara), uztailaren 7an (12:00etatik 04:00etara); 8, 9 eta 10ean (18:00etatik 04:00etara); uztailaren 11n (18:00etatik 06:00etara); uztailaren 12an (16:00etatik 06:00etara); uztailaren 13an (18:00etatik 04:00etara); eta hilak 14an (18:00etatik 02:00etara).