2023ko otsailaren 14a

Osasun Departamentuak Mahai Sektorialean osasun-sistema eta profesionalen egoera hobetzeko proposamena aurkeztu du

Departamentuak, Lehen Arreta indartzeaz gain, zeharkako neurriak proposatu ditu lan-gainkarga arintzeko, herritarrentzako laguntza zein medikuentzako ordainsari-igoerak eta osasun-langileentzako karrera profesionala hobetzeko
Osasuneko Mahai Sektorialak izandako bileraren une bat.
Osasuneko Mahai Sektorialak izandako bileraren une bat.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Osasun Departamentuak astearte honetako mahai sektorialean partekatu du osasun-estamentu eta -profesional guztiei zuzendutako zeharkako proposamena, sistema publiko osoa eta, bereziki, Lehen Arreta indartzea helburu duena. Dokumentua agente profesional eta sozialekin hitz egiteko eta negoziatzeko ibilbide-orriaren barruan dago, eta, ondoren, dagozkion eskumen-esparruetan berretsi beharko litzateke. Dokumentuaren barruan, besteak beste, honako hauek sartzen dira: medikuentzako hileko 400 euroko ordainsari-hobekuntza, karrera profesionala pixkanaka Osasunbideko osasun-langile guztiei zabaltzea, gainkarga murrizteko neurriak, guardien eta tutoretzen prezioa igotzea eta osasun-zentroetako profesionalei estaldura zaileko plazetan joan-etorriak egiten laguntzea.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).