Descárgate la app
Osasun Departamentuak emakumeen aurkako indarkeriaren detekzio goiztiarra ezarriko du Nafarroako osasun etxeetan, osasun mentaleko zentroetan eta emakumeen arretarako zentroetan
2023ko azaroaren 21a
Osasun Departamentuak emakumeen aurkako indarkeriaren detekzio goiztiarra ezarriko du Nafarroako osasun etxeetan, osasun mentaleko zentroetan eta emakumeen arretarako zentroetan
Protokolo bat jarraituko da 15 urteko eta gehiagoko emakumeentzat, antzemandako kasuen aurrean esku hartzeko eta jarraipena egiteko
Osasun zentroek, osasun mentaleko sareko zentroek, Sexu eta Ugalketa Osasunerako Arreta Zentroek eta Arrisku Handiko Haurdunaldien Kontsultak emakumeen aurkako indarkeria goiz detektatzeko protokolo bat ezarriko dute Nafarroan, 15 urteko edo hortik gorako emakumeentzat. Zehazki, galdetegi bat egingo zaie, beste autonomia-erkidego batzuetan baliozkotu dena eta hiru indarkeria motak biltzen dituena: fisikoa, psikologikoa eta sexuala.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).