2024ko otsailaren 23a

Osasun Departamentuak 903.532 euro bideratuko ditu Nafarroako mediku-kontsultategiak eraiki eta eraberritzeko edo handitzeko obretara

Toki entitateek martxoaren 24ra arte aurkez ditzakete proposamenak
Altsasuko osasun etxea.
camera_alt Altsasuko osasun etxea.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Osasun Departamentuak toki-kontsultategiak edo kontsultategi lagungarriak eraikitzeko, eraberritzeko eta/edo birmoldatzeko obretarako dirulaguntzen deialdia argitaratu du gaur NAOn. Toki entitateek martxoaren 24ra arte aurkeztu ahal izango dute eskabidea. Departamentuak guztira 903.532,29 euro bideratuko ditu 2024an gauzatuko diren ekintzak finantzatzeko.

Osasunbidea – Nafarroako Osasun Zerbitzuak finantzatuko ditu 2024ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era artean egiten diren jarduera haiek. Departamentuak diruz lagunduko dituen lanak dira: tokiko kontsultategiak hartzeko eraikin berriak eraikitzeko lanak, zabaltze-lanak, instalazioak eraberritzeko lanak eta elektrizitatea instalatzeko lanak, klimatizazioa, iturgintza, saneamendua, arkitektura-oztopoak ezabatzea edo estalkietako, fatxadetako edo kanpoko arotzeriako lanak. 

Toki entitateen titularrek Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dute eskabidea, baita Osasunbidea – Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregistroan nahiz Erregistro Orokorreko Bulegoetako edozeinetan ere. Proposamenarekin batera, jarduerari dagokion deskribapena, memoria arrazoitu bat hala nola dokumentazio teknikoa nahiz ekonomikoa aurkeztu beharko dira. 

Dirulaguntzaren gehieneko zenbateko indibiduala zehazteko, kontuan hartuko dira aurkeztutako proiektua edota aurrekontua, hura adierazitako premiekin egokitzen den eta deialdi oinarrietan ezarritako mugak betetzen dituen.