Descárgate la app
Onetsi da Iruñerrian abiadura handiko trena bultzatzeko partzuergoaren estatutuen hasierako aldaketa
2026ko urtarrilaren 28a
Onetsi da Iruñerrian abiadura handiko trena bultzatzeko partzuergoaren estatutuen hasierako aldaketa
Erakundea Nafarroako Gobernuari atxikiko zaio, bere aurrekontu, kontabilitate eta kontrol araubideari men egiteko, legeriak eskatzen duen bezala
Asistentes a la última reunión del Consorcio del PSIS del tren, para impulsar la ordenación correspondiente a Etxabakoitz.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Iruñerriko Goi Abiadurako Partzuergoaren estatutuen aldaketari hasierako onespena ematea erabaki du. Partzuergo hori Foru Gobernuak eta Iruñeko, Zizur Nagusiko eta Zizur Zendeako udalek osatzen dute. Aldaketa horren helburua da 2007an sortutako egitura hori azken urteotan garatu den estatuko eta foru-arloko oinarrizko legeriara egokitzea, kudeaketa publikoaren eraginkortasuna hobetzeko, administrazio-bikoiztasunak ezabatzeko eta, batez ere, aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko legeria betetzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).