Descárgate la app
Ollo kontseilariak Oroibidea-Memoriaren Bidea ekimenak Estatuan eta nazioartean duen “izaera aitzindaria” nabarmendu du
2023ko martxoaren 29a
Ollo kontseilariak Oroibidea-Memoriaren Bidea ekimenak Estatuan eta nazioartean duen “izaera aitzindaria” nabarmendu du
Ollo kontseilariak Oroibidea-Memoriaren Bidea ekimena aurkeztu du
Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok gaur nabarmendu duenez, Oroibidea – Memoriaren Bidea, Nafarroako Memoriaren Institutuak bere sorreratik erregistratu eta bildutako ahozko memoria jasotzen duen web ataria, “proiektua aitzindaria da Estatuan eta nazioartean”. “Garrantzi handiko ekimena da, 1936ko estatu-kolpearen eta diktadura frankistaren ondorengo iragan traumatikoari buruzko memoria kontserbatzeko eta zabaltzeko”, azaldu du. Horrez gain, “oso tresna garrantzitsua da iragan hurbilari buruz ikertu nahi dutenentzat, eta lehen mailako hezkuntza-baliabide bat belaunaldi gazteenak iragan horri buruzko gogoeta kritikora hurbiltzeko”, gehitu du.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).