Descárgate la app
Ollo kontseilariak Nafarroako Gobernuan apustu europazalea defendatu du kudeatzaile europarren topaketan
2023ko martxoaren 9a
Ollo kontseilariak Nafarroako Gobernuan apustu europazalea defendatu du kudeatzaile europarren topaketan
Administrazioko, sozietate publikoetako, unibertsitateetako, Nafarroako I+G+Bko Sistemako eta enpresetako 70 pertsona baino gehiago bildu dira jardunaldian
Ana Ollo kontseilaria europako kudeatzaileen aurrean egindako aurkezpenean Sergio Pérez, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiarekin batera.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Europar Batasunean ahots propioa izango duen Nafarroa sendotzea defendatu du Ollo kontseilariak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak antolatutako Europako Kudeatzaileen VI. Topaketaren irekiera ekitaldian. Jardunaldian 72 pertsonak hartu dute parte, eta Sergio Pérez Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak ere parte hartu du. Jardunaldi horretan, Europako Proiektuen Bulegoaren jardueraren balantzea egin da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).