Descárgate la app
Ollo kontseilariak Europako Itun Berdea sustatzeko erakundeen eta herritarren arteko elkarlana defendatu du
2023ko otsailaren 28a
Ollo kontseilariak Europako Itun Berdea sustatzeko erakundeen eta herritarren arteko elkarlana defendatu du
Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak, erakundeen eta herritarren arteko elkarlana defendatu du Europako Itun Berdearen inguruan Nafarroako Unibertsitatean ospatu den jardunaldian. Ekitaldia Europako Komisioak, Foru Gobernuak, Europe Direct zentroaren bitartez, eta Nafarroako Unibertsitateak antolatu dute. Topaketan, itunaren ezaugarri eta neurri nagusiak azaldu dira, Sergio Pérez, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak Foru Gobernuak izandako bilakaeraren berri eman du. Gainera, hiru taldeetan banaturik parte hartzaileek hainbat gai jorratu dituzte: kontsumo jasangarria, industria, ekonomia zirkularra zein biodibertsitatea.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).