2024ko martxoaren 2a

Norvegiako hezkuntza aztertzen

Nafarroako 18 irakasle Eskandinaviako herrialdean izan dira CREENAren eskutik, hango praktika pedagogikoak ezagutzearren

Nafarroako 18 irakaslek osatutako talde bat Norvegian izan da Europako Iparraldeko hezkuntza-sistema ezagutzearren. Hezkuntzako profesional horiek ikastetxe hauetakoak dira: Iruñeko Doña Mayor, Zizur Nagusiko Erreniega, Ribaforadako San Bartolome, Martzillako San Bartolome, Amaiur Ikastola, Faltzesko Alvara Alvarez, Larragako San Migel eta Lodosako Angel Martinez Baigorri. Haiekin batera izan dira, baita ere, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabideen Zentroko hiru arduradun. Bidaia CREENAren Erasmus+ akreditazioari esker egin da. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)