Descárgate la app
NKJFIk 2,7 milioi euro bideratuko ditu liga nazionaletan eta erkidegoen artekoetan taldeak dituzten Nafarroako klubetara
2026ko azaroaren 19a
NKJFIk 2,7 milioi euro bideratuko ditu liga nazionaletan eta erkidegoen artekoetan taldeak dituzten Nafarroako klubetara
Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak Nafarroako kirol klub eta kirol klub filialentzako laguntzen deialdia argitaratu du gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Laguntzak eskatu ditzakete taldeek Espainiako edo autonomia arteko kategoria absolutuko liga ofizialetan parte hartzen duten taldeek, eta liga horiek ez badira osorik Nafarroan garatzen.
Laguntzak 2026/2027 denboraldikoak dira, eta 2026ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31ra bitartean egindako lehiaketak barne hartuko dituzte. Deialdiak 2.700.000 euroko aurrekontua du; joan den denboraldian baino 75.000 euro gehiago, hain zuzen ere (% 2,86ko igoera).
Berritasunak irizpideetan eta diruz lagun daitezkeen gastuetan
Berritasunen artean, % 2,5eko igoera izanen dute NAfarroako Bikaintasunerako Fundazioaren aldeko ebaluazioa lortu duten klubentzako laguntzek, baldin eta bikaintasunerako konpromisoa erakutsi badute Kudeaketa Aurreratuko (GARDENA) prestakuntza osatu eta klubean bertan ezarrita.
Deialdiak diruz lagun daitezkeen gastutzat hartzen ditu kirolarien eta langile teknikoen lehiaketa-aldiko etxebizitzen alokairu-gastuak, baldin eta nominan sartzen badira. Materialen alokairua, inbentariagarria nahiz inbentariaezina izan, ez da diruz lagunduko.
Taldeko eskaera bakarra egingo da. Klub batek talde bat baino gehiago aurkezten badu eskaera berean, zenbateko handiena dagokion eskaera hartuko da kontuan, deialdiko irizpideak aplikatu ondoren. Horrez gain, klubek federazioaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, kategoriaren izena, estatu-maila eta generoa zehazten duena.
Azkenik, deialdiak kanpoko auditoretzak egiteko aukera ere aurreikusten du, NKJFIk ezarritako irizpideen arabera; horretarako, espedienteak ausaz hautatu ahal izango dira, aurrekontua edo lehiaketa-maila bezalako aldagaiak aintzat hartuta.