2023ko martxoaren 10a

NICDOren jardueraren eragina Nafarroan 57,5 milioitik gorakoa izan zen 2022an, eta BPGren %0,29ko hazkundea ekarri zuen

Ikerketa baten arabera, sozietate publikoaren jarduerak 805 lanpostu sortu zituen lanaldi osoan, eta Foru Administrazioarentzat 6 milioi euroko diru-sarrera zerga bidez  
collections Irudi galeria

Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari eta Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko (CPEN) kontseilari delegatuak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kiroleko kontseilari eta NICDOko Administrazio Kontseiluko presidenteak NICDO (Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio) sozietate publikoak Nafarroan izango duen eragin ekonomiko eta sozialari buruzko lehen azterlana aurkeztu dute gaur goizean Baluarten. Azterketa horretatik ondorioztatzen denez, 2022an sozietate horren jarduerak 57,5 milioi eurotik gorako eragin ekonomikoa izan zuen, eta foru BPGren % 0,29ko igoera ekarri zuen. Ekitaldian Ramon Urdiain NICDOko zuzendari gerenteak ere parte hartu du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).