2024ko otsailaren 19a

Nekazaritza erakundeekin adostutako NPBa aldatzeko proposamena helarazi dio Nafarroak Planas ministroari

Aierdi kontseilari nafarrak Autonomia Erkidegoetako Nekazaritza Politikako Aholku Kontseiluan parte hartuko du, EBko ministro guztiek datorren astelehenean, hilak 26, Bruselan egingo duten Europako Kontseilua prestatzeko

Jose Maria Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Nafarroako proposamen bat helarazi dio gaur Luis Planas Nekazaritza eta Elikadura ministroari. Proposamen hori aldez aurretik adostu du Foru Erkidegoko nekazaritza-erakundeekin, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan (NBBEP) sartu behar direla uste duen hainbat aldaketa eta malgutze-neurri jorratzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).