2023ko abuztuaren 11a

Navarrabiomedek frogatzen duenez, bihotzeko gaitzetan jada aplikatzen den gai aktibo batek melanomaren aurkako gaur egungo terapien eraginkortasuna hobetzen du

‘Nature Metabolism’ aldizkariak ikerketa biomedikoaren zentroak zuzentzen duen azterketa nazionalaren emaitzak argitaratu ditu 
Marta Redondo eta Imanol Arozarena, Navarrabiomed-eko ikertzaileak.
Marta Redondo eta Imanol Arozarena, Navarrabiomed-eko ikertzaileak.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroak frogatu du ranolazina aplikatzeak, gaur egun bihotzeko afekzioetan erabiltzen den farmakoa, saguetan hobetu egiten duela melanoma tratatzeko egungo terapien eraginkortasuna. Ikerketa horren emaitzak "Nature Metabolism" eremuko erreferentziazko aldizkarian argitaratu dira, eta aukera terapeutikoa eskaintzen dute melanoma tratatzeko, Espainian 100.000 biztanleko 16,3 emakumeri eta 14,6 gizoni eragiten dien azaleko minbizi mota hilgarriena.