2023ko martxoaren 31a

Nafarroako zazpi ikaslek jaso dituzte DBHko eta Batxilergoko Sari Bereziak

Sariak Tronu Aretoan egindako ekitaldian banatu dira, eta Gil Sevillano Hezkuntza zuzendari nagusia izan da buru
Alumnos y alumnas de ESO y Bachiller premiados por el curso pasado, junto 
al director general de Educación y responsables del departamento, en el 
Salón del Trono.
camera_alt Alumnos y alumnas de ESO y Bachiller premiados por el curso pasado, junto al director general de Educación y responsables del departamento, en el Salón del Trono.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Hezkuntza Departamentuak 2021-2022 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Sari Bereziak banatu dizkie gaur goizean horretarako egindako probetan kalifikazio onenak lortu dituzten zazpi ikasleei. Sariak Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan banatu dira, Gil Sevillano Hezkuntzako zuzendari nagusia buru izan duen ekitaldian, eta sarituak ikasten ari diren ikastetxeetako ordezkariak eta senideak ere bertan izan dira.

Batxilergoko sarien irabazleak izan dira Adrián Ruiz Elvira, Iruñako Navarro Villoslada BHI-koa; Alaiz Meiyue Azcona Marcos, Iruñako Navarro Villoslada BHI-koa; Álvaro de Irizar Larrauri, Tuterako Benjamin BHI-koa eta Lucas Gallego San Miguel, Iruñako San Cernin ikastetxekoa. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, sarituak izan dira Luis Larriu Navarro, Iruñako Irabia-Izaga ikastetxekoa; Juan Nasarre Miranda, Iruñako Irabia-Izaga ikastetxekoa eta Beatriz Bernarte Arbona, Iruñako Nuestra Señor del Huerto ikastetxekoa.

DBH-ko ezohiko saria eskuratu duen ikasle bakoitzak 250 euroko zuzkidura ekonomiko bat jaso du, deialdi oinarrietan xedatuari jarraiki. Horiek guztiek, gainera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Nazionala eskuratzeko aukera dute. Eta Batxilergoko sariak eskuratu dituzten lau ikasleek, ez dituzte ordaindu beharko unibertsitateko goi mailako ikasketetako lehen mailako zerbitzu akademikoen araberako prezio publikoak, betiere, matrikulatzeko Foru Erkidegoko ikastetxe publiko bat hautatzen badute.

Zuzendari nagusiak saritu guztiak zoriondu ditu, euren kalifikazio espediente bikainak ikustean, eta zoriondu egin ditu halaber irakasleak hala nola ikastetxeak.

Batxilergoko ezohiko sarien proban parte hartzekotan, ikasleek, ziklo horrekin lotutako segidako bi ikasturtetan 8,75 puntuko edo gehiagoko batez besteko nota lortu beharko lukete. Izangaien probak, 2022ko ekainaren 17an burutu ziren, Iruñako Basoko BHI ikastetxean.

DBH-ko sarien izangaien harira, horiek egiaztatu behar izan dute DBH-ko segidako lau ikasturtetan 8,75 puntuko edo gehiagoko batez besteko nota bat lortu izana eta DBH-ko amaiera kualifikazioan bikain atera dutela, probarekin lotutako ikasgaietan: Gaztelania eta Literatura edo Gaztelania eta Euskal Literatura, biak ere D ereduan, Atzerriko Lehen Hizkuntza eta Matematikak. Horretarako probak 2022ko urriaren 7an egin ziren Iruñako Basoko BHI ikastetxean.

Ekitaldia girotzeaz arduratu aritu dira Barañain BHI-ko ikasleak, musika-pieza batzuk interpretatuz.