2024ko martxoaren 26a

Nafarroako parte-hartzea Pirinioez Gaindiko Gazteriaren III. Foroan

5 gaztek osatu dute ordezkaritza, eta joan den asteburuan mugaz gaindiko eskualdeen arteko elkarrizketa-dinamika garatu dute Oloron-Sainte-Marien
Txema Burgaleta eta nafar ordezkaritza topaketan
camera_alt Txema Burgaleta eta nafar ordezkaritza topaketan  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroa, Katalunia, Andorra, Aragoi eta Euskadiko 60 gaztek baino gehiagok eta Frantziako Nouvelle Aquitaine eta Okzitaine eskualdeek parte hartu dute Pirinioez Gaindiko Gazteriaren Hirugarren Foroan. Pirinioetako Lan Komunitateak antolatu du, eta Frantziako Oloron-Sainte-Marie herrian egin da, 2024ko martxoaren 21, 22, 23 eta 24an.

Topaketaren helburua da Pirinioetako gazteek hausnarketak partekatzea, dauzkaten beharrak agerian jartzeko eta horrela, gazteek lurralde horietako politika publikoetan duten eragina nabarmentzeko. Nafarroako ordezkaritza bost gaztek osatu dute, eta, horrez gain, Txema Burgaleta Nafarroako Gazteriaren Institutuko (NGI) zuzendari kudeatzailearen laguntza izan du, Pirinioetako mugaz gaindiko eskualdeetako gazteen eta ordezkari politikoen arteko elkarrizketarako antolatutako dinamikan parte hartu baitu.

Gurseko kontzentrazio-esparrura bisita

Ordekari politikoak, topaketak iraun dituen lau egunetan zehar, kontuan hartu dituzte, besteren artean, gazteek etxebizitzaren, garraioaren, eleaniztasunaren eta giza harremanen inguruan egiten dituzten aldarrikapenak. Era berean, gazteak animatu egin ditu tokiko nahiz eskualdeko erakundeetan konfiantza izan dezaten, proposatutako proiektuetan aurrera egitearren, Europako hurrengo hauteskundeei begira hausnartzeaz hala nola gazteen artean feminismoaren aurrerapenean sakontzeaz ahaztu gabe. 

Foroaren jarduera osagarrien artean, parte-hartzaileek Gurseko kontzentrazio-esparrua bisitatu ahal izan dute, 1942an ireki zenetik 1945ean itxi zen arte 60.000 pertsona ingururen destinoa izandakoa. Horietatik 500 inguru Nafarroakoak ziren. Errepresio frankistatik ihesi kontzentrazio esparru horretan sartu zituzten nafarren omenez Nafarroako Gobernuak 2017an egin zuen monolitoa bisitatu du foru ordezkaritzak.

Pirinioetako Lan Komunitatea

Pirinioetako Lan Komunitatea mugaz gaindiko lankidetza-erakunde bat da, zein Frantziako Nouvelle-Aquitaine eta Okzitaine eskualdeek, Nafarroako, Aragoiko, Kataluniako hala nola Euskadiko autonomia erkidegoek nahiz Andorrako Printzerriak osatzen duten.

Pirinioez Gaindiko Gazteen Foroa PLEko Gazteriaren Lan Taldetik sortu zen, 2018-2024 aldirako Pirinioetako Estrategiari esker, helburu izanik mugaz gaindiko lurraldeko gazteen parte-hartze aktiboa sustatzea. Lehenengo edizioa Jacako Pueyon egin zen 2021ean eta bigarrena Hondarribian 2022an.