2023ko otsailaren 27a

Nafarroako Osasun Eskolak 22 tailer eskainiko ditu otsailetik ekainera bitartean zaintzari, hazkuntzari, zahartzeari eta gaixotasun kronikoei buruz

Programazio honen barruan, Pentsatu al duzu nola elikatu zure haurra? tailer berria dago, haurdun dauden emakumeei eta haien familiei zuzendua

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN), udazken honetan, Nafarroako Osasun Eskolaren programazio berriaren bidez, 20 tailer eta bi zineforum saio eskainiko ditu, adinekoentzako, gurasoentzako, beste pertsona batzuk zaintzen dituztenentzako eta gaixotasun kronikoak dituztenentzako.

Programa zortzi udalerri nafarretan garatuko da: Antsoain, Berriozar, Corella, Uharte, Larraga, Oteiza, Iruña eta Tutera. Osasun Eskolaren eskaintza dohainik da, baina izena eman beharko da escueladesalud.navarra.es webgunean edo bestela telefonoz, 848 423 450 zenbakian (8etatik 15etara).

Lehenengo tailerrak, alegia “Elikadura eta ariketa fisikoa 2 motako diabetesean” (Iruña) eta “Erretzeari uzteko laguntza” (tele-presentziala), martxoaren hasieran abiaraziko dira eta oraindik izena emateko aukera dago. Eta gainerako heziketa jarduerak, martxoa eta ekaina artean garatuko dira.

Osasun Eskola azken zortzi urtetan Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institututik garatuz joan den proiektua da. Herritarrei, bizitzaren etapa ezberdinetan, edo unean-uneko egoeretan, euren osasuna eta ongizatea hobetu ditzaten tailerrak eskaintzea du xede eta irakasle adituen talde baten laguntzarekin kontatzen du, denera 39 pertsona izanik: profesionalak eta adineko pertsonak, gurasoak, zaintzaileak hala nola gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak.

Udalerri ezberdinetatik, tailerren antolamendurako eta hedapenerako partaide izaten dira erakunde sozialak, elkarteak, osasun zentroak, udalak, ikastetxeak, Apymeak, etab. Eta alditan, tailerrak Osasun Eskolaren ekimenez antolatzen dira eta beste batzuetan berriz, erakundeek eta elkarteek eskatzen dituzte.

Guraso Eskolako sei tailer

Guraso Eskolak seihileko honetan hiru tailer planifikatu ditu, gaiak izanik “Hazkuntza positiboa: Egunerokotasuna errazteko giltzak”, horietako bat udazkenean plazarik gabe geratu ziren pertsonei eskaini zaie eta besteak biak berriz, Patxi Larrainzar (6 eta 12 urte arteko seme-alabak dituzten familiengana zuzenduak) hala nola Mendigoiti (3 eta 6 urte arteko seme-alabak dituzten familiengana zuzenduak) ikastetxeetako Apymeen eskariak jarraituz garatuko dira.

Heziketa eskaintza hedatzear dago emakume haurdunengana (haurdunaldiko 20. astetik aurrera) eta bere familiengana zuzendutako “Pentsatu al duzu nola elikatu zure haurra?

tailerraren ezarpenarekin. Bertan, xedea da zure haurrari eskaini nahi diozun elikaduraz hausnartzea. Eta horrez gainera, bizitzaren hasierako etapan hazkuntza arindu ahal duten elikadurarekin lotutako alderdi ezberdinak lantzea.

Adinekoen Eskola

Adinekoen Eskolak, 60 urtetik gorako pertsonengana zuzenduak, lau tailer antolatu ditu, horietako biek “Osasuntsu Zahartzea” izenarekin, zahartze aktibo eta osasuntsua sustatu nahi lituzkete. Bat Iruñan, ASORNA-ko (Nafarroako Pertsona Entzungorren Elkartea) kideekin, eta bestea aldiz, Antsoainen ospatuko dira. “Afektibotasuna eta sexualitatea” xede dituzten beste bi tailerrak Oteitzan eta Iruñan ospatuko dira.

Bestalde, Zineforumeko bi saio eskainiko dira, honako dokumentalarekin: “Nora goaz?” Berriozarren eta Corellan.

Zaintza Eskola

Zaintza Eskolak datorren udaberrian, beste behin ere, bi tailer mota dakartza, besteak eta norbera zaintzeko moduk ikasteko, senitartekoak zaintzen ari diren pertsonengana zuzenduak.

Bi tailer daude eskura, Iruñan eta Uharten, dementzia duten pertsonak zaintzen dituzten pertsonentzat eta beste bat, mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten pertsona haientzat, Larragan.

Gaixoen Eskola

Azkenik, Gaixoen Eskolak lau tailer mota dakartza. Horietako bat, Elikadura eta ariketa fisikoa 2 motako diabetesean, Tuteran eta Iruñan eskaintzen da ANADI-ren (Nafarroako Diabetesaren Elkartea) egoitzan. Gainera Iruñan, gaixotasun kronikoa onartzen ikasteko eta gaixotasun baskular bat jasatean nola zaindu hausnartzeko tailerrak antolatu dira.

Joan den udazkenean, “Erretzeari uzteko laguntza” tailer tele-presentziala martxan jarri zen, harrera bikaina lortuz. Udaberri honetan haren bi edizio gehiago ospatuko dira; bat, erretzeari utzi nahi dion komunitateko edonorentzat eta bigarrena Tuteran, erakundetako pertsonalarentzat. Proposamenak uzte prozesuan laguntza ematen du eta bigarren saioko egunean, taldearekin adosten du erretzeari uztea.