Nafarroako Museoko arte garaikideak Foru Komunitateko hamalau herri bisitatuko ditu
Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak ‘Hamalau haratago’ aldi baterako erakusketa aurkeztu du gaur. Erakusketak Nafarroako Museoaren arte garaikideko hamalau lan daramatza Foru Komunitateko bi museoetara 2023ko urtarrilaren 17ra arte. Encuentros de Pamplona 1972-2022 / Iruñeko 72-22 Topaketetako oroitzapenezko ekitaldien barruan kokatzen da ekimena.
Sorrera berriko (2003- 2020) piezak ditugu hizpide, hain zuzen Nafarroako Museoak 2020an bere bildumarako eskuratu zituenak. Gainera, erakundean diziplina hauek eskasak dira, esaterako sorrera edo instalazio performatikoa, besteak beste.
Aldibereko eta egoitza anitzeko erakusketa honen aurkezpena, zein Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundearen Museoen Zerbitzuak antolatu duen, Zubietako Errota-Molino Ekomuseoan ospatu da, June Crespo artistaren “El mismo calor”/”Bero berdina” pieza lagun.
Erakundetik azaldu dute “proiektuak Nafarroaren luze-zabalean bidaia artistiko eta kultural bat proposatzen duela, ikustera bertaratzen direnei hausnarketa egitera eta gozatzera anima daitezen gonbite irmoa eginez. Eta halaber solasaldi kultural bati bidea ematen dio obra ezberdinak barne hartzen dituzten zentroetako funtsekin”.
Erakusketa-guneak
Obrak, Zubietan ikusgai izateaz gainera, halaber eskura daude honako eremuetan: Castejóneko Museoan, Greta Alfaroren ‘Decimocuarta estación’ proposamenarekin; Jorge Oteiza Fundazio Museoan (Altzuza), Lorea Alfaroren NLB piezarekin; Karlismoaren Museoan (Lizarra), Patxi Araujoren Turba-rekin; Iruñako Erresumaren Museo Etnografikoan (Arteta), Alfonso Ascunceren Interior obrarekin.
Halaber Berbintzanako Las Eretas Museo eta Aztarnategi arkeologikoan, Clemente Bernaden ‘Donde habita el recuerdo’ obrarekin; Julian Gayarre Museo-Etxean (Erronkari), Miren Doizen ‘Totem’ obrarekin; Arte Modernoaren Muñoz Sola Museoan (Tutera), Fermin Jimenez Landaren ‘El nadador’ obrarekin; Henri Lenaerts Zentroan (Irurre), Elba Martinezen ‘Me confunde todo pero sobre todo me confunde el mar’ obrarekin; Tulebrasko Monasterioko Museoan, Amaia Molineten ‘Es posible que la Tierra quisiera ser como antes de que existiera’ obrarekin.
Bestalde, Gustavo de Maeztu Museoak (Lizarra) Angela Morenoren ‘Cuando los sueños van a los ojos y susurran caricias de mares agitados’ lagina dakarkigu; Nafarroako Museoan (Iruña), Alicia Osesen 1. Kuadroa dugu ikusgai; Nafarroako Unibertsitateko Museoan, halaber Iruñan, Txuspo Poyoren “El cuerpo se hizo pantalla o las imágenes no caen del cielo” obra; eta Xabierko Gazteluaren Museoan berriz, Teresa Sabateren ‘Pamplona-Iruñea’ obra .
Obrak
Obren artean lau bideo-sorrera daude: Greta Alfaroren "Decimocuarta estación" (2019); Lorea Alfaroren "NLB" (2019); Elba Martinezen "Me confunde todo, pero sobre todo me confunde el mar" (2007-2020); eta Txuspo Poyoren "El cuerpo se hizo pantalla o las imágenes no caen del cielo" (2020).
Halaber hiru margolan daude ikusgai: Alfonso Ascunceren "Interior" (olioa olanaren gainean), 2019koa; Alicia Osesen "1. Kuadroa" (olioa olanaren gainean), 2011koa; eta Teresa Sabateren "Pamplona-Iruñea" (haria eta pintura mihise gainean), 2016an egina.
Eskulturaren esparruan, June Cresporen “Mismo calor” (2018) eta Miren Doizen "Totem" (2020) obrak ditugu ikusgai. Horiei Angela Morenoren 2020ko "Cuando los sueños van a los ojos y susurran caricias de mares agitados" (ehuna, marrazkia eta grabatua) eta Fermín Jimenez Landaren 2013ko "El nadador" obrak (5 argazki eta 8 minutu eta 54 segundoko bideo bat) eransten zaizkie.
Programa osatze aldera, Clemente Bernaden (2004-2005) "Donde habita el recuerdo" sei argazkiko serie bat, eta Amaia Molineten (2017) "Es posible que la Tierra quisiera ser como antes de que existiera" obra dauzkagu. Horiei, Patxi Araujok 2014an eginiko "Turba" instalazio performatikoa eransten zaie.
72-22 Topaketak
Erakusketa hau, 1972 Iruñako Arte Topaketen 50. urtemuga ospatzeko ekitaldien baitan hartzen da. Nafarroako Museoak azaldu duenez, “gure historia kultural gertuenaren abangoardia nabarmeneneko mugarria” izango genuke hizpide. Horregatik, Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak “bere izpirituaz jantzi nahi ditu 2022ko azken hilabete hauetako jarduerak eta programazioa, Foru Komunitatearen lurraldean barrena zabalduz”.
“1972an, Topaketek abangoardiatik urrun zebilen hiri bateko ohiko artearen sistema hankaz gora jarri zuten, haratago joanez”, zehaztu dute. “Sorkuntza eta ekintza artistiko gaurkotuenak erabat nagusitu ziren, gainera eremu kanonikoetatik kanpo gauzatuz eta kaleak hartuz. Berrogeita hamar urte geroago, jendearen eta obren arteko nahiz sorkuntza berrienen eta gure ezohiko ondare multzoaren arteko topaketak beharrezkoak izaten diraute”.
Orain, 2022an, Nafarroan barrena egungo foru panorama artistikoaren sorkuntza eguneratuenetako batzuk gozatu ahal izango dira.