2025ko irailaren 3a

Nafarroako Liburutegiak 2025eko iraileko eta urriko programazioa aurkeztu du

Liburutegiak, besteak beste, zinema zikloak, hitzaldiak, erakusketak, literatur zikloak eta mahai-inguruak eskainiko ditu bi hilabete hauetan
Nafarroako Liburutegiko eraikina
Nafarroako Liburutegiko eraikina  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Liburutegiak 2025eko irailerako eta urrirako programazioa aurreratu du, jende guztiarentzako jarduera eta proposamenekin. Hala, irailean, Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren (CIMASUB) 49. edizioaren biraren parte gisa, liburutegiak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Hezkuntzako Bulegoarekin eta Nafarroako Filmategiarekin lankidetzan, argazki erakusketa bat eta itsaspeko zinema ziklo bat hartuko ditu, irailaren 10ean, 17an eta 24an, Proiekzio Aretoan. Era berean, hilaren 23rako ‘Ozeanoa eta gizatasuna: bizi-lotura arriskuan' hitzaldia programatu da, Naiara Rodriguez itsas biologo eta Bidasoa Urpekaritzako monitorearen eskutik.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).