2023ko otsailaren 14a

Nafarroako Kirolaren Institutuko kirolariaren bat-bateko heriotza prebenitzeko programak bederatzi kardiopatia-kasu detektatu ditu

Zerbitzu honek urtebete darama martxan eta bizia salbatzeko helburua du. Hala, bihotzeko gaixotasun hori duten kirolariei jarraipen klinikoa eta tratamendua egin ahal izango zaie, beharrezkoa izanez gero

Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak (KAIMZ), Nafarroako Kirolaren Institutuaren (IND) mendekoak, kirolariaren bat-bateko heriotza prebenitzeko programa bat abiarazi zuen 2022ko urtarrilean, eta denbora horretan hainbat kardiopatia detektatu dira. Zehazki, egindako 108 azterketetatik, bederatzi kirolarik (% 8,33) jarraipena edo tratamendua behar duten alterazioak dituzte, eta horietako bi bakarrik zeuden aldez aurretik diagnostikatuta; beraz, beste zazpik ez zekiten gaixotasun hori zutenik.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.