2025ko urriaren 24a

Nafarroako haur jaioberri guztiek beren Osasun Karpeta Pertsonala izanen dute jaiotzen direnetik

2025ean jaiotako haurtxoen %27k Osasun Karpeta Pertsonala dagoeneko aktibatua dute; beraz, helburua ehuneko hori handitzea da
Deskargatu irudia Irudi galeria

Osasunbideak Osasun Karpeta Pertsonalaren funtzionalitateak zabaltzen eta bertara sarbidea hobetzen jarraitzen du. Urriaz geroztik, Nafarroako haurtxo guztiei jaiotzean automatikoki karpeta aktibatzen ari da Osasun Departamentua, jaioberriaren osasun-laguntzaren titularrak, aitak, amak edo legezko tutoreak eskaera ondoren aurrez aurre egin behar izatea saihestuz. Horrela, tresna horretan alta emateko prozesua errazten zaie hala nahi duten guraso eta tutoreei.

Jaioberrien Osasun Karpeta Pertsonala automatikoki aktibatuko da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Amaren eta Haurren Eremuetan, bere historia klinikoa irekitzen den une berean, gurasoetako baten ordezkari gisa. Pertsona ordezkariari posta elektronikoz jakinaraziko zaio, bere Osasun Karpeta pertsonalera sartu ahal izateko eta jaioberriari CPS irekitzea onartu ahal izateko. Onartzen badu, bere karpetatik (Ordezkatuak” atalean) eta bere ohiko gakoekin, bere semearen edo alabaren CPSan sartu ahal izango da jaiotzen den unetik 16 urte betetzen dituen arte.

2025eko urtarrilaren 1az geroztik, 942 haurtxori ireki zaie karpeta hori Nafarroan, denbora-tarte horretan jaiotzako haurren % 27ri. Sarbidearen hobekuntza berri horrekin, Osasuneko Karpeta Pertsonalean alta emateko prozesua errazten da, herritarren artean erabilera zabaltzeko helburuarekin. Orain arte, aktibatzeko, gurasoek aurrez aurre joan behar zuten beren osasun-zentrora, beren dokumentazioarekin eta haurtxoarenarekin, eskaera egiteko.

Txertaketa-egutegirako bereziki erabilgarria

Osasun Kapeta Pertsonala web edo aplikazio mugikor bidez eskuragarri dagoen tresna bat da, Nafarroako osasun-sistema publikoaren erabiltzaile guztiek erabil dezaketena, adin nagusikoek zein adingabeek. Haur txikien gurasoentzat bereziki erabilgarria da funtzionaltasunengatik, esaterako seme-alaben txertaketa-egutegira zuzenean sartzeko edo Lehen Mailako Arretako hitzorduak erreserbatzeko. Gainera, CPSk beste aukera batzuk eskaintzen ditu, esaterako txosten klinikoak kontsultatzeko aukera, analisien emaitzak, Lehen Mailako Arretako proba osagarrien emaitzak, hurrengo hitzorduen abisuak, indarreko medikazioari eta errezeten iraungitze-datari buruzko informazioa edo irudi diagnostikoak deskargatzeko aukera, besteak beste. Bestalde, erabiltzaileen eskura jartzen du informazio praktikoa, esterako bizitza-estiloei buruzko argibideak, autozainketa-aholkuak eta gai operatiboagoak, kasu osasun-txartel berri bat eskatzeko aukera, osasun-txartela formatu digitalean, azken borondateen dokumentua eta osasun-zentroetako eta guardiako farmazietako bilatzaileetarako sarbidea, besteak beste.