Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak plan berria abiarazi du alokairuko sistema publikora gehituko diren beste 810 etxebizitzekin
2023ko otsailaren 27a
Nafarroako Gobernuak plan berria abiarazi du alokairuko sistema publikora gehituko diren beste 810 etxebizitzekin
El vicepresidente Aierdi presenta la II fase del programa Navarra Social Housing
Nafarroak alokairuko etxebizitzen parke publikoa handitzearen aldeko apustua egiten jarraituko du, etxebizitza izateko eskubideari eta, bereziki, errentamendu-erregimeneko eskaera gero eta handiagoari erantzuteko formularik eskuragarriena eta berehalakoena baita. 2017an abiarazitako Navarra Social Housing planaren esparruan abian dauden 500 etxebizitza baino gehiagori 2026ra arte eraikiko diren beste 810 etxebizitza gehituko zaizkie, Nafarroako geografia osoan banatuta; horrela, hamarkada bat baino gutxiagoan Foru Komunitateko parke publikoa bikoiztu egingo da.
Foru Gobernuko lehendakariorde eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilari den Jose Mª Aierdik gaur aurkeztu du alokairuko etxebizitza publikoaren Navarra Social Housing planaren bigarren fase honi dagokion planifikazioa zeinetan bere Departamentuak eta Nasuvinsa sozietate publikoak datozen urtetarako beste 810 etxebizitza gehituko dituzten, lehenengo 520 etxebizitzak 2023 hau eta hurrengo urtearen artean entregatuko direla kontuan hartuta.
“Gobernu honen politikaren nortasun bereizgarri nagusiena alokairu-parke eskuragarria handitzearen aldeko apustua da; gainera kalitate arkitektoniko, eraikuntza jasangarri eta eraginkortasun energetikoaren maila estandar bikainarekin, zuzeneko sustapen publikoa, partikularrek lagatako etxebizitza hutsak edota alokairurako laguntza zuzenak baliatuz, pertsona ororen etxebizitzarako eskubideari erantzuteko modurik hoberena eta zuzenena delakoan, haien errenta maila edo erosahalmena alde batera utzita”, arbuiatu du Aierdi lehendakariordeak, gaurkoan, Ana Bretaña Etxebizitzako zuzendari nagusia eta Alberto Bayona Nasuvinsa zuzendari gerentea lagun, eskaini duen prentsaurrekoan.
Alokairurako etxebizitza publikoa 14 udalerritan
Navarra Social Housing-en bigarren plan honetan hainbat mekanismo berri nabarmendu ahal dira, kasu, toki erakundeek emandako udal orubean Nasuvinsa sozietateak eginiko etxebizitzaren sustapena, oraindaino 14 udalekin adostutako akordioarekin; azalerarako eskubidearen irudia orube publikoan edo bestela lankidetza publiko-pribatua etxebizitza babestuaren ekoizpenarekin zeinen alokairu-kudeaketa sistema publikoaren mendekoa izango den.
Udalek emandako partzeletan etxebizitza publikoa sustatzearen harira, Navarra Social Housing-en bigarren faseak alokairuko 148 etxebizitza eraikitzea aurreikusten omen du Altsasu, Zangoza, Uharte, Lodosa, Gares, Irunberri, Baztan, Cárcar, Azkoien, Ororbia, Lerin, Arbizu, Artzibar eta Sorauren udalerrietako orube bikainetan barreiatuta, Iruñak horien balizko ezarpenari eman liezaiokeen erantzuna alde batera utzita; bertako udalera jadanik Aierdi kontseilariak sinatutako hitzarmenaren proposamen bat igorri du foru Exekutiboak.
Nasuvinsa sozietatearen sustapen zuzena plan berrian oruberako eskubidearen formulari jarraiki sustatutako beste 441 etxebizitzekin osatzen da, halaber titulartasun publikoko orubean, Iruñerriko udalerri ezberdinetan –horien artean aipagarriak dira Noainen- eta Tafallako udalerrian lankidetzako etxebizitzaren edota cohousing-aren ekimen baterako erreserbatutako 80ak, baita lankidetza publiko-pribaturako beste 221 etxebizitza ere, eta horietako 37 jada amaituta daude Tuteran eta Cascanten; beste 40 berriz, obretan daude Aranguren Ibarrean.
“Etxebizitzaren funtzio soziala lehenesteko norabide aldaketa”
Aierdi lehendakariordeak zerrendatu egin ditu zuzentzen duen departamentuak finkatu dituen estrategia-lerroak, xedea izanik “norabide aldaketa egitea, etxebizitzaren funtzio soziala eta bere erabileraren balioa leheneste aldera” aurreko urteetako joeraren aurka, zeinek “etxebizitza babestuaren heinik handiena salerosketaren erregimenerako erabili duen”, arbuiatu du; hori guztia “kalitate bikaineko etxebizitza eskuragarria eskuratzeko eskubidea bermatze aldera”, erantsi du.
Ana Bretaña Etxebizitzako zuzendari nagusiak azaldu duen bezala, “guztira, Nafarroako Gobernuaren alokairuko sistema publikoak, 2015etik, hainbat bidetatik eta aktibatutako politika ezberdinen eskutik, guztira alokairu eskuragarriaren 7.327 etxebizitza berri jarri ditu eskuragarri; horren arabera, aurreko zortzi urtetan zehar erantsitako 769 etxebizitza berriak hamargatik biderkatuko lirateke”.
Joera aldaketa hau, alokairu etxebizitzaren parke publikoaren hedapena agerian jartzen duten datuetan ikus daiteke, Navarra Social Housing-en bitartez –520 etxebizitzarekin lehenengo fase batean eta beste 810ekin bigarren honetan, totalean 1.330 etxebizitzara helduz- hala nola titular partikularrek lagatako etxebizitza erabili gabeen Nasuvinsa-ko Alokairu Poltsaren programaren eskutik, azken zazpi urte hauetan adskribatuta zeuden etxebizitzak bikoiztea lortuz, 2015ean existitzen ziren 475etatik egungo 902ra iristean.
Bestalde, Alberto Bayona Nasuvinsa-ko zuzendari gerenteak nabarmendu du "planaren bigarren fase honetan lankidetza publiko-pribatua finkatzen dela, hiru formula baliatuz, zeinek, oro har, sustapenak ekarpen publikoaren % 50arekin eta inbertsio pribatuaren arloko gainerako % 50arekin finantzatzea ahalbidetuko duten".
3.000 gazte baino gehiago EmanZipa programan
Horrez gain, merkatu librean, Nafarroako Gobernuak Eskubide Subjektiboaren Legetik eratorritako programak aktibatu zituen 2018an; honek, alokairurako laguntzak dakartza gazteriarentzat (EmanZipa), baita bere ardurapean adingabeak (David) izaten dituzten familia zaurgarrientzat ere, sostengua emanez totalean 3.022 gazteri eta 1.844 familiei, hurrenez hurren, totalean 4.866 etxebizitza eskainiz, alokairu eskuragarri bat bermatze aldera.
Azkenik, birgaikuntza integralerako eraikin erabili gabeen alokairurako etxebizitzaren sorrera hedatzeko apustuari jarraiki, foru Exekutiboak hainbat esku-hartze sustatu ditu antzinako Lizarrako Ospitalea edota Iruñako Konpainia kalean titulartasun publikoko eraikin bat leheneratzeko; egun obretan dago Tuterako Horno de Coscolín plazaren berrurbanizazioa.
Bestalde, landa-eremua birgaitzeko planak eskualde ezberdinetan alokairu publikorako beste 69 etxebizitza sustatzea aurreikusten du, Foru Komunitateko herri ugaritan hutsik dauden udal titulartasuneko higiezinen birgaikuntza abiapuntutzat hartuz. Etxebizitza horietatik 24 jadanik exekutatuta daude eta beste 20ren kasuan, obrak datorren martxoa eta apirilaren artean hasiko dira.