Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak merkatariak omendu ditu lehen Merkataritza Galan
2025ko abenduaren 12a
Nafarroako Gobernuak merkatariak omendu ditu lehen Merkataritza Galan
Mikel Irujo Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria buru izan zen atzo, osteguna, Merkataritzako lehen Galan, Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregian eta Auditorioan. Bertan, ekintzailetzaren alde, negozioaren berrikuntzaren alde eta garai berrietara egokitzearen alde, belaunaldien arteko erreleboaren alde edo ibilbide profesional luzearen alde egindako apustuagatik nabarmentzen diren Nafarroako hainbat saltoki saritu ziren. Galan Nafarroako merkatarien elkarteetako ordezkariak izan ziren, baita Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Europar Proiekzio, Berrikuntza, Gazteria eta Garapenerako Lankidetzaren Arloko zuzendaria ere.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).