Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak jardunaldi batzuk antolatu ditu esperientziak partekatzeko eta praktika leheneratzaileek gizarte inklusiboagoa eraikitzeko duten ahalmenari buruz hausnartzeko
2026ko azaroaren 12a
Nafarroako Gobernuak jardunaldi batzuk antolatu ditu esperientziak partekatzeko eta praktika leheneratzaileek gizarte inklusiboagoa eraikitzeko duten ahalmenari buruz hausnartzeko
Nafarroako Bitartekaritza Elkartearekin lankidetzan garatutako topaketak azaroaren 20an eta 21ean izanen dira, Iruñean, eta erakundeak, profesionalak, gizarte entitateak eta hezkuntzako eragileak bilduko dituzte
Iazko jardunaldiaren irudia
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Bitartekaritza Elkartearekin (ANAME) lankidetzan, ‘Nafarroa leheneratzaileago baterantz' jardunaldiak eginen ditu azaroaren 20an eta 21ean. Jardunaldi horietan, erakunde, profesional, entitate sozial eta hezkuntza-eragileak bilduko dira esperientziak partekatzeko eta praktika leheneratzaileek gizarte inklusiboagoa eraikitzeko duten ahalmenari buruz hausnartzeko. Topaketak PLÁZARA Zentro Komunitario Soziokulturalean eta Kondestable Civivoxean izanen dira, biak Iruñean.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)