2024ko apirilaren 24a

Nafarroako Gobernuak Interes Kulturaleko Ondasun izendatu du Azkoiengo ‘Campo de Arlas’ aztarnategi arkeologiko erromatarra

K. a. I. mendean sortu zen Nafarroan ezagutzen den Behe Erromatar Inperioko bide aparkaleku bakarra da, garai hartako bizitzaren xehetasunak ematen dituena
videocam Declarado Bien de Interés Cultural el yacimiento arqueológico romano Campo de Arlas de Peralta collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du Azkoienen dagoen ‘Campo de Arlas’ izeneko aztarnategi arkeologikoa Interes Kulturaleko Ondasun izendatzeko.

Campo del Arlas babestea Zaldua hiribildu erromatarra, Irulegiko aztarnategia, Muesko presa erromatarra eta egun izapidetzen ari diren beste batzuk (Tuterako Monreal Dorrea, Ablitasko El Villar eta Vianako La Custodia) izendatzearekin hasitako plan zabalago batean sartzen da. Hori guztia aztarnategi nagusiak identifikatzeko eta babesteko helburuarekin, Interes Kulturaleko Ondasun deklaratuta, Zona Arkeologikoaren kategorian, eta Arkeologia bultzatzera bideratutako aurrekontu-zuzkidurarekin (2024an %35 handitu da). 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).