2023ko urtarrilaren 13a

Nafarroako Gobernuak euskararen irakaskuntzaren sustapena indartu du haurren artean

Ollo kontseilariak hiztun berrien etorkizuneko balioa azpimarratu du haurtzaroan hizkuntza bultzatzeko kanpainaren aurkezpenean
videocam Nafarroako Gobernuak haurren artean euskararen irakaskuntzaren sustapena indartu du collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak haurren artean euskararen irakaskuntzaren sustapena indartu du

Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok eta Euskarabidea / Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregik haurren artean euskararen ikaskuntza sustatzeko kanpaina aurkeztu dute gaur, seme-alaba adingabeak dituzten Nafarroako familiei zuzenduta. Euskararekin, gora eta gora beti! leloarekin, urtarrilaren 13tik 29ra bitartean garatuko da, eta hizkuntza positibotzat eta aberasgarritzat aurkezten du, haren aldeko testuingurua sortzeko, baliabide baliotsutzat har dadin.

Ekimen hau Euskararen Foru Legeak xedatutako babes eta sustapen aginduei jarraiki bideratutako ekimen bat da eta 2021ean euskara aukeren iturri gisa hartuz herritarrak sentsibilizatzeko abian jarritako komunikazio-lerroari jarraipena ematen dio.

Ildo horretatik, Ollo kontseilariaren esanetan, haurtzaroan ikasi eta erabiltzea lehenetsi beharreko lan-eremua da eta nabarmendu du “hiztun berriak gure hizkuntzen etorkizuna direla” eta erakundeoi “gure babes- eta sustapen-zeregina betetzea dagokigula, Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak adierazten duen bezala”.

Era berean, nahi luke “Nafarroako bi hizkuntzak menderatuz haztea errealitate gero eta hedatuago bat izatea, ondorengo hizkuntzen ikasketarako oinarria izate aldera”, zeren “hizkuntza hurbilenekin, eleaniztasunik onena lor daiteke”. Ollo kontseilariak oroitarazi du, gaur egun, lau gaztetik batek euskaraz dakiela Nafarroan eta beste % 25ak hizkuntza ikasi duela. Halaber bizikidetza faktore bezala duen garrantzia nabarmendu du. “Bereizi ezezik –esan du- euskarak, gizarte bezala, gure balioa biderkatzen du”. 

“Nafarroan –erantsi du- ikus dezakegu, asetasunez eta zorionez, euskara etxe ugarietan etxeko txikienekin barneratu dela. Errealitateak erakutsi digu, gainera, jatorri anitzeko neska-mutilek euskara arazorik gabe ikas dezaketela, irakasgai edo hedatzeko hizkuntza bezala, eta ikaskuntza horrek gure ondarera hurbiltzen ditu, balio erantsi bat izanik bere prestakuntzarako eta bere kapital kulturalerako”. Kontseilariak, amaitzeko, euskararen balioa defendatu du, “bai jatorri nafarreko herritarrentzat, eta bai beste leku batzuetatik datozen familientzat”, zeren nabarmendu duen bezala, “hizkuntzak aberasgarriak dira”.

Eta Mikel Arregik, “Askotariko jatorri, hizkuntza eta paisaiako pertsonen komunitatea den” Nafarroaren aniztasuna nabarmendu du, gogora ekarriz kanpainak esku bat bota diola. Arregik kanpainaren testuingurua Gobernuaren programa-akordioan jarri du eta haren xedea da “herritarrek euskara erabili eta ezagutzea boluntariotzaren eta aukeren berdintasuna printzipioekin bat etorriz”. Era berean, eskertu egin du toki nahiz gizarte entitate ezberdinetatik bere hedapenerako erakutsitako lankidetza. 

36.300 euroko inbertsio baten eskutik, karteldegia, prentsa digitala, irrati komertzialak, markesinak, toki aldizkariak eta sare sozialak bezalako euskarriak dakartza. Eta kartel bereziak jarriko dira Ablitas, Arguedas, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Zarrakaztelu, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Larraga, Lerin, Lodosa, Milagro, Monteagudo, Murchante, Erriberri, Azkoien, Ribaforada, San Adrián, Zangoza, Sartaguda, Tafalla, Tutera, Valtierra, Viana eta Alesbes udalerrietan.