2026ko azaroaren 10a

Nafarroako Gobernuak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu biharko greba orokorraren deialdiaren aurrean

Funtsezko zerbitzuen funtzionamendua bermatzen da hainbat arlotan, hala nola Osasunean, Hezkuntzan, Eskubide Sozialetan eta Babes Zibilean, besteak beste
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak ezarri ditu Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei eragingo dieten gutxieneko zerbitzuak, bihar, azaroak 11, sindikatuek deitutako greba orokorraren eguna dela eta. Horrela, Osasuna, Hezkuntza, Eskubide Sozialak, Babes Zibila, Suhiltzaileak eta Justizia bezalako arloetan, besteak beste, funtsezko zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko gutxieneko zerbitzuak ezarri dira. Administrazio-zerbitzuetan, berriz, herritarrei arreta emateko guneetako jarduera bermatzea izan da jarraibide orokorra. Gutxieneko zerbitzu horien guztien berri eman zaie deialdia egin duten sindikatuei, bai eta lantokiei eta kaltetutako pertsonei ere.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)