2024ko apirilaren 19a

Nafarroako Gobernuak Foru Lege proiektu bat onartu du Sunsundegiri 6 milioiko mailegua baimentzeko eta Volvorekin kontratua ziurtatzeko

Foru Gobernuak Parlamentuaren berariazko baimena eskatu du Altsasuko enpresarekin mailegu bat formalizatzeko
Sunsundegui enpresak egindako autobus-karrozeriak.
camera_alt Sunsundegui enpresak egindako autobus-karrozeriak.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak foru lege proiektu bat onartu du ostiral honetan, Nafarroako Garapen Elkarteari (SODENA) Sunsundegiri 6 milioi euroko mailegua eskaintzeko baimena emateko. 

2023ko abenduan 4 milioiko mailegua onartu ondoren, Volvo markarako bus-karrozen proiektuaren bideragarritasunerako beharrezkoa gertatzen den bigarren mailegua burutu da.

Nafarroako Gobernuak Parlamentuaren berariazko baimena eskatu du Altsasuko karrozeria enpresarekin mailegu bat formalizatzeko.

Aurrekoetan bezala, Foru Exekutiboak proiektu hau babestu du, izan ere, estrategikotzat jotzen du Foru Komunitatearentzat eta bereziki Sakanarentzat.

Volvo multinazional suediarrak Sunsundegui enpresari esleitu dio azken belaunaldiko bi autobusen karrozeria, 9700 eta 9900 modeloena hain zuzen. Parlamentuan lehen azaldu zen zirkulatzaile-faltaren aurreko arazo bat eta egungo lan-karga eta -bolumena direla eta, Nafarroako Gobernuak garrantzitsutzat jotzen du mailegu hori ematea proiektuaren bideragarritasunerako, orain arte ezagutzen zen plantaren ekoizpen-ahalmena bikoizten duelako.