2023ko irailaren 14a

Nafarroako Gobernuak foru agindua argitaratuko du azken ekaitzek ukitutako udalerrien zerrendarekin, kalteak konpontzera bideratutako laguntzak eman ahal izateko

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak foru agindu bat emanen du Foru Komunitateko hainbat eskualdetan izandako ur eta txingor ekaitzen ondorioz kalte larriak jasan dituzten udalerrietako eremuak deklaratu eta mugatzeko; bereziki, Fitero, Corella eta Cintruenigo, joan den asteburuan ekaitzak gehien kolpatu zituen herriak. Mekanismo juridiko hori beharrezkoa izanen da toki entitateei, nekazaritza azpiegiturei eta kaltetuak izan diren pertsonei laguntzak emateko, Gobernuko azken bilkuran Félix Taberna, lehen lehendakariordeak eta kontseilariak adierazi moduan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).