2023ko otsailaren 21a

Nafarroako Gobernuak eta Kultura eta Kirol Ministerioak Artistaren Estatutua sortzeko hartutako neurriak jakinarazi dizkiote sektoreari

Neurri horiek lan-, zerga- edo hezkuntza-arlokoak dira, eta artisten, enpresen eta kulturako langileen jarduera indartzeko helburua dute  
Ezker-eskuin: Adriana Moscoso del Prado eta Esnaola kontseilaria.
camera_alt Ezker-eskuin: Adriana Moscoso del Prado eta Esnaola kontseilaria.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Kirol Departamentuaren bitartez, Kultura eta Kirol Ministerioarekin batera, dibulgaziozko jardunaldi bat egin du Nafarroako kultura-eragileei Artistaren Estatutua sortzeko hartutako azken neurrien berri emateko.

Iruñan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (NAPI), ospatutako saiora berrogeita hamar lagun etorri dira, erakundeetako ordezkariak, artistak eta Kulturako enpresak barne. Txostenen azalpenetan esku-hartu dute Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak hala nola Espainiako Gobernuko Industria Kulturaren, Jabego Intelektualaren eta Kooperaziorako zuzendari nagusi Adriana Moscoso del Pradok.

Artistaren Estatutua neurri multzo bat da -horietako hainbat jadanik onartuta daude eta beste batzuk elaboratzen eta negoziatzen ari dira- lan-, zerga edo hezkuntza-arlokoak, horien helburua izanik artisten nahiz sortzaileen jarduera indartzea, baita kultura arloan lanean dabiltzan langileena ere, kontuan hartuta bere jarduerak dakartzan berezitasunak, aldizkakotasuna kasu. Ministeriotik esan bezala, “kultura, bere enpresak nahiz langileak esparru juridiko egoki, justu eta egonkor batekin hornitu nahi dira, egiten duten lanaren baldintza egokiak bermatze aldera”.

Kontseilariak, bestalde, bere esku-hartzean azaldu du “Artistaren Estatutuak sektorearen eskaerak asebete ahal dituela” eta bere esanetan “oraindik bidea daukagu aurretik, baina mugarri garrantzitsua bat da, zeinetan sektorea parte hartzen ari den eta bere agenteekin unean-uneko espezifikotasunak ezagutzeko solasean aritu izana funtsezkoa izan da”.

“Erakundeetatik sektorea indartze aldera ematen ditugun urrats denak irmoak izan behar dira” dio Esnaolak, nabarmenduz, gainera, Artistaren Estatutuak “lanbideen aitorpen bat egiteko eta lan-ibilbide duinagoak eraikitzeko ekarpena egingo duela”.

Jada onartutako neurriak

Espainiako Gobernuak bi neurri multzo onartu ditu Artistaren Estatutua garatzeko. Eta horietako lehena martxoaren 22ko 5/2022 Errege Lege Dekretuan irudikatu zuen. Arau honek iraupen jakin bateko lan-kontratua eratu zuen; ikuskizun publikoaren definizioa egokitu eta hedatu zuen pertsonal teknikoa eta laguntzailea barne hartzeko eta sektoreko esparrua eguneratzeko; artisten, teknikarien eta laguntzaileen ohiz kanpoko lana aitortu zuen, hogeita hamar egunetik beherako kontratuetan zigortuak izan ez daitezen; horrez gain, autonomoen kuotak egokitu zizkien urtean 3.000 eurotik beherako diru-sarrerak izaten dituzten artista haiei.

Urtarrilaren 10eko 1/2023 Errege Lege Dekretuarekin neurrien bigarren multzoa onartu zen zeinek barne hartu zuen, Gizarte Segurantzaren arloan, erretiroko pentsioek jarduera artistikoaren ariketarekiko duten bateragarritasuna erregulatzen duen araudia, hala nola sortzaileaz haratago interpretatzailea eta egilea eransten dituen jabego intelektualarekin lotutako eskubideen eskurapena, hau da, jabego intelektualaren eskubideak dakartzaten sormen artistiko guztiak. Lan arloan, langabeziaren prestazio zehatz bat finkatu da, bere jardueraren aldizkakotasunarekin egokitua. Horrez gain, arauak Batzorde bat eratu zuen kulturaren sektoreko jarduera zehatzetatik eratorritako hainbat gaixotasun profesionalen aitorpenerako; baita kulturako artisten eta langile autonomoen lan-esparruko eta Gizarte Segurantzako aldizkakotasuna aitortzeko neurri berezien ezarpena aztertzeko lan-talde bat ere.

Bestalde, Nafarroak neurri propioak hartu ditu, adibidez Jarduera Ekonomikoen gaineko  Zergaren (JEZ) tarifetako hainbat aldaketa. Horretarako, bi talde berri eratu dira, batetik gidoilariek garatutako jarduera zehaztasunez sailkatzeko; honetan idazleak ere sartu dira (oraindaino kazetarien epigrafean barne hartuta zeudenak) eta bestetik, jarduera artistiko eta kulturalekin lotutako beste profesional guztiak barne hartzeko, adibidez, kulturaren kudeaketarekin eta bitartekotzarekin lotura dutenak. Gehigarri gisa, talde berri bat sortu da, konpositoreak, kanta-idazle, moldatzaile nahiz egokitzaile musikalak zehaztasunez sailkatzeko.