Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak panteoi berri bat eraikitzea adostu dute 1936ko eta frankismoko biktimen gorpuzkiak lurperatzeko
2023ko otsailaren 20a
Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak panteoi berri bat eraikitzea adostu dute 1936ko eta frankismoko biktimen gorpuzkiak lurperatzeko
Bi administrazioek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, kolpe militarraren ondorioz erail eta errepresioaren biktima izan zirenei errekonozimendu eta erreparazio morala emateko legezko agindua betetzeko
Enrique Maya, Iruñeko alkatea, eta Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria hitzarmena sinatzean.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok eta Iruñeko alkate Enrique Mayak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Iruñeko San Jose hilerrian panteoi berri bat eraikitzea eta bertan 1936ko gerra zibileko eta frankismoko Nafarroako biktimen gorpuzkiak lurperatzea helburu duena, 1936ko kolpe militarraren ondorioz hildako eta errepresioaren biktima izan ziren Nafarroako herritarren errekonozimendu eta erreparazio moralari buruzko Foru Legea betez.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).