2024ko apirilaren 17a

Nafarroako Gobernuak errekurtso judiziala jarri du Estatuak goi-tentsioko lau linea dituen Forestaliako proiektu pribatuari emandako baimenaren aurka

Administrazioarekiko auzien bidea ireki du, Aragoin energia elektrikoa ekoizteko hainbat instalazio Nafarroako lurzoruko ebakuazio-azpiegiturekin sustatzeko emandako baimenen aurrean
Instalación de alta tensión.
camera_alt Instalación de alta tensión.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki du administrazioarekiko auzibidean errekurtso judizial bat jartzea Estatuko Administrazio Orokorraren zenbait administrazio-ebazpenen aurka. Ebazpen horien bidez, ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpenak egiten dira eta aldez aurreko administrazio-baimenak ematen dira Forestalia talde pribatuak goi-tentsioko lau linea zabal ditzan, bakoitza 400 kiloboltekoa, Aragoitik datorren energia atera eta Euskal Autonomia Erkidegora eramateko, Foru Erkidegoko lurraldea zeharkatuz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).