2024ko martxoaren 8a

Nafarroako Gobernuak egiturazko desberdintasuna desagerrarazteko konpromisoa berretsi du eta "ahots antifeministak" baztertu ditu

Chivite Lehendakariak eta Ana Ollo lehendakariordeak adierazpen instituzional bat irakurri dute Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta
Declaración institucional con motivo del 8M, Dia Internacional de las Mujeres. Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak elkarretaratzea egin du gaur goizean Nafarroako Jauregiaren ondoan, gaur, martxoak 8, ostirala, ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.

María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakaria izan da ekitaldiaren buru, eta bertan izan dira Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde, Nafarroako Gobernuko kontseilariak, talde parlamentarien ordezkariak hala nola Estatuko Segurtasun Indar eta Gorputzetakoak, bestelako kargu instituzionalen zein Administrazioko pertsonalaren artean. 

Lehendakariak eta bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok, joan den asteazkenean onartutako adierazpen instituzional bat irakurri dute euskeraz eta gaztelaniaz, zeinetan Nafarroako Gobernuak “emakumeei negatiboki eragiten dien egiturazko desberdintasuna desagerrarazteko” konpromisoa berretsi duen. Horrez gain, “emakumeen eskubideetan egindako aurrerapenak deslegitimatu nahi dituzten eta espazio digitalean anplifikatutako emakumeen aurkako ahots antifeminista eta negazionistekiko” bere aurkakotasuna jarri da agerian. 

Foru Exekutiboak mugimendu feministaren, Nafarroako administrazioen hala nola funtsezko beste eragile giltza batzuen lana nabarmendu du adierazpenean, zeini esker “berdintasuna zeharka txertatu den agenda politikoan”.

Elkarretaratze hau Nafarroako Gobernuak 8Mren inguruan sustatutakoen baitan dago. Besteren artean, Berdinna Saria eman diote Salerosketaren Aurkako Elkarteari, gaur goizean bertan; jarduera sozial eta kultural ezberdinak ospatu dira, sentsibilizazio kanpaina bat barne, ‘Hainbeste lortuta, hainbeste lortzeke. Feminismo gehiagorekin aurrerantz jarraitzen dugu’ lelopean.