Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak diruz lagundu du desgaitasunaren eremuko gizarte-berrikuntza eta emakume migratuen eta askatasunik gabeko pertsonen enpresen eta kolektiboen arteko lotura
2025ko abuztuaren 19a
Nafarroako Gobernuak diruz lagundu du desgaitasunaren eremuko gizarte-berrikuntza eta emakume migratuen eta askatasunik gabeko pertsonen enpresen eta kolektiboen arteko lotura
Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak, Justiziako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 23.000 euro baino gehiagoko dirulaguntza eman du desgaitasunaren eremuan berrikuntza sozialeko praktika leheneratzaileak sustatzen dituzten bi proiektuentzat, alde batetik, eta bestetik, foru enpresa-sarearen eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen arteko lotura, zehazki emakume migratuentzat eta askatasunik gabe egon diren edo dauden pertsonentzat.
Horietako lehenengoa Txiribuelta Elkarte Mikrokooperatiboak garatu du, zeinen izenburua den ‘Loturak berrezartzen: praktika leheneratzaileak eta ikuspegi dialogikoa desgaitasunaren eta bere familien esparruan’. Beste helburu batzuen artean, eremu horretako arreta-ereduen eraldaketa sustatu nahi du, pertsonak erdigunean jartzen dituzten partaidetza-metodologiak integratuz, familien protagonismoa eta talde profesionalekiko erantzukidetasuna sustatuz, ikuspegi leheneratzailea bultzatuz, kohesioa, kaltearen ordaina eta bake-kultura sortzeko tresna gisa zentroen barruan eta komunitatearekiko harremanean, eta justizia leheneratzailearen arloko gizarte-sentsibilizazioa eta lanbide-gaikuntza bultzatuz, arlo horretako Europako eta Estatuko gomendioak betez.
Proiektuak prestakuntza, errestaurazio-zirkuluen eta elkarrizketa-espazioen dinamizazioa, emaitzen analisi parte-hartzailea eta ikaskuntzen itzulketa uztartzen dituzten jarduerekin kontatzen du.
Pertsona kalteberen eta enpresen arteko lotura
Bestalde, Gaztelan Fundazioak finantzazioa jaso du ‘Erresonantzia -zirkuluak, pertsonak – enpresak-komunitatea’ proiekturako, zeinen bidez kalteberatasun bereziko egoera bati aurre egiten dioten bi kolektiboren prozesuak babestu nahi diren, esaterako emakume migratuak eta askatasunik gabe daude edo egon diren pertsonak, eta horiek Nafarroako enpresa-sarearekin konektatu.
Proiektuaren helburua, parte-hartzaileen artean elkarrizketa bat ezartzea da, eskualdeko enpresa-ingurunetik datozen pertsonek kalteberatasun bereziko egoeran dauden pertsonek azaldutako errealitatearen kanpoko lekuko gisa jardun dezaten ahalbidetuz.
Diruz lagundutako beste proiektu batzuk
Judizializatu gabeko gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko jarduerak bultzatzeko eta gizarte-kohesioa sustatzeko irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako deialdi honek 8 proiektu lagundu ditu diruz, esaterako Asociación Transpirenaica Social Solidaria elkartearena, zeinek gizarte-, hezkuntza- eta lan-eremuetan baztertuta geratzeko arriskuan dauden gazteak gizarteratzea sustatzen duen, eta AZ Ekimena-Alde Zaharra elkartearena, Iruñeko Alde Zaharreko auzo-ereduaren ikuspegi integrala sortuko duten ekintzat eta dinamika kolektiboak sustatzea helburu duen.
Era berean, diruz lagundu da Koine Aequalitas Fundazioa izeneko proiektua, zeinen helburua den Lizarraldean kulturen arteko bizikidetza hobetuko duten leheneratze-praktikak abian jartzea, eta Adikzioak Ikertu, Prebenitu eta Tratatzeko ANTOX Elkartearena, alegia erabiltzaileen eta haien ingurunearen gatazketan elkarrizketa, erantzukizuna eta kaltearen ordaina sustatzea helburu duena.
Azkenik, deialdi honek Nafarroako Bitartekaritza Elkartearen (ANAME) proiektua finantzatu du. Proiektu honen helburua da Iruñeko Milagrosa auzoan ikuspegi leheneratzailea sartzea komunitate-ehuna indartzeko, eta A tu Lado Zurekin elkartearena, zeinek desgaitasuna duten biztanleek beren eskubideen erabilerari dagokionez dituzten zailtasun espezifikoak aztertzen dituen.