Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak bere egitura berria definitu du, eta Nafarroako gizartearen aurrerabidea eta bizikidetza indartzera bideratuta dago
2023ko abuztuaren 30a
Nafarroako Gobernuak bere egitura berria definitu du, eta Nafarroako gizartearen aurrerabidea eta bizikidetza indartzera bideratuta dago
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran definitu du bere egitura berria, eta Nafarroako gizartearen aurrerabidea eta bizikidetza indartzera bideratuta dago, Maria Chivite Lehendakariak kargua hartzeko hitzaldian iragarri zuen moduan. Lurralde- eta gizarte-kohesioa, berrikuntzaren, digitalizazioaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren bidez, organigrama berria inspiratzen duen beste politika nagusietako bat da.
Foru Exekutiboak 31 zuzendaritza nagusi eta 8 erakunde autonomo izango ditu, foru-dekretuetan ezartzen denaren arabera, Foru Gobernuak asteazken honetako bilkuran onartutako departamentuen egitura desberdinekin. Organigrama honetan ez da kontuan hartu Ekonomia eta Ogasun Departamentua, datozen egunetan zehaztuko baita, Departamentuaren titularrak, Jose Luis Sarastik, asteazken honetan hartu baitu bere kargua.
13 departamentutatik, zuzendaritza nagusiez eta erakunde autonomoez gain, beste hiru organo sartu dira egitura honetan (bi zerbitzu eta epaimahai bat), eta horiek, zuzendaritza nagusiak bezala, dagokien kontseilariaren mende egongo dira zuzenean.
Egitura organikoa datozen asteetan osatuko da, zerbitzuak eta atalak zehaztuz Administrazioaren ondorengo mailetan. Bitartean, egiturari buruzko aurreko foru-dekretuak aplikatuko zaizkie maila horiei.
Idazkaritza Nagusi Tekniko batez gain, Departamentu bakoitzak oinarrizko egitura hauek izango ditu:
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua
- Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.
- Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusia. Zuzendaritza Nagusi horri atxikita dago Analisi eta Prospekzio Bulegoa izango den erakunde autonomoa, Estatutuek eraenduko dutena. Era berean, Departamentuaren egitura garatzen ez den bitartean, Zuzendaritza Nagusi honi atxikitzen zaizkio aurreko legealdiko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiari atxikitako unitateak eta langileak.
- Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusia.
- Nafarroako Berdintasunerako Institutua.
- Nafarroako Administrazio Auzitegia.
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua
- Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusia
- Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia
- Euskarabidea / Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa
Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua
- Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia
- Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia
- Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa
Hezkuntza Departamentua
- Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia
- Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia
- Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia
Osasun Departamentua
- Osasun Zuzendaritza Nagusia
- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoa
- Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa
Lurralde Kohesiorako Departamentua
- Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia.
- Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.
- Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusia.
- Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.
- Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua.
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua
- Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusia.
- Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren Zuzendaritza Nagusia.
- Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia.
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua
- Babes Sozialaren eta Gapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia
- Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusia
- Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa
- Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoa
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua
- Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusia
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusia
- Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua
- Barne Zuzendaritza Nagusia
- Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia. Zuzendaritza Nagusi honi atxikitzen zaio aldi baterako Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (NAPI) erakunde autonomoa, haren azkentzea zehazten ez den bitartean
- Justizia Zuzendaritza Nagusia
- Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzua
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
- Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia
- Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia
- Ingurumen Zuzendaritza Nagusia
Kultura eta Kirol Departamentua
- Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia
- Turismo Zuzendaritza Nagusia
- Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa
Zerbitzu-mailako beste hiru organo
Aurrean adierazitako moduan, beste hiru unitate sartu dira egitura honetan zerbitzu-mailarekin, eta horiek zuzenean dagokien kontseilariaren mende daude.
Zehazki, bi zerbitzu hauek dira: bat Lurralde Kohesiorako Departamentuan (Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua) eta bestea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan (Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzua). Gauza bera gertatzen da Nafarroako Administrazio Auzitegiarekin, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikia.