2024ko otsailaren 21a

Nafarroako Gobernuak baimena eman du Agoizko industrialdeko nabe bat eraikitzeko obrak kontratatzeko, zura eta bestelako material jasangarriak industrializatzeko

Eragiketa publiko-pribatua NASUVINSAren eta Madergia enpresaren arteko akordioa da, eta 30 enplegu baino gehiago sortzeko balioko du
videocam Lanak Agoizko industrialdean, zura industrializatzeko planta bat bultzatzeko collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gobernu bilkuran, baimena eman dio gaur Navarra de Suelo y Vivienda SA, NASUVINSA sozietate publikoari obrak kontratatzeko, 5.887.825,93 euroko lizitaziorako zenbatetsitako balioarekin, industria-nabe bat eraikitzeko eta Agoizko industrialdeko lurzatiak urbanizatzeko, zura industrializatzeko lantegi berria egiteko. Jarduera hori estuki lotuta dago eraikuntzaren sektorearen industrializazio-prozesu gorakorrarekin.

Zehazki, Nasuvinsak industria-nabe batean inbertituko du eta lurzatiaren barruko urbanizazioa egingo du, Madergia Taldeko kide den Ensambla Madera, S.L. enpresari alokairuan eta erosteko aukerarekin ustiatzeko, 25 urtez. Nabe hori, zurean eta beste material jasangarri batzuetan oinarritutako eraikuntza-elementuak industrializatzeko solairu bat instalatzeko erabiliko da. Jarduketak bere baitan hartuko ditu ekoizpen-naberako 9979 metro karratu,  administrazio erabileretarako 325 metro karratu eta 20.239 metro karratuko lurzatiaren kanpoko urbanizazioa. 

Hala ziurtatu omen du gaurko prentsaurrekoan Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilari Mikel Irujok, gobernu bilkuran akordioa aurkeztu ondoren. “Proiektu hau abian jartzea benetan albiste positiboa da Nafarroarako hala nola Agoitzerako. Industria egonkor eta erresiliente bat sortzeko apustua islatzen du, 2030eko Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuekin zein Nafarroako ekonomia zirkularrean pisu handia duen Europako Irun Berdearekin bat etortzeagatik”.

Era berean, kontseilariak nabarmendu du eraikuntzaren sektorea industrializatzeko bidean den prozesu honetan 30 bat lanpostu sortu direla “hori orainaldi eta etorkizun iraunkorraren alde egitea izanik. Funtsezko aukera bat da Nafarroan oraindaino urria izan den jarduera batean, abangoardiako enpresa erreferente baten bitartez”.

Nabarmentzekoa da 2022ko abuztuaren 8an Nafarroako Gobernuak, Madergia enpresarekin eta Agoitzeko alkate jaunarekin batera, proiektua aurkeztu zuela prentsaurrekoan. Iragarpen horretan, foru Gobernuaren esku-hartzea nabarmentzeaz gainera, enpresak jakinarazi du bere jarduerarako erabiltzen dituen makinetan hala nola ekoizpen-lerroetan 3 milioi euroko inbertsioa egin duela.
Gaur egun, obren exekuzio-proiektua JAD Arquitectos Desarrollo Arquitectónicos Sostenibles estudioak idatzi du eta joan den azaroaren 23an argitaratu zen obren lizitazio-kontratua. 

Obraren enpresa kontratista zein den jakin denean, lanak udaberrian hastea aurreikusten da, bederatzi hilabeteko iraupena izanik.

CEINen laguntza 

Hasieratik, enpresak CEINen babesa jaso du. 2005ean, enpresa-plana sortzeko bidea eman zuen enpresa-mintegi haren parte zenean, CEINeko teknikarien laguntzarekin kontatuz nahiz Abiarazteko Kapital Funtserako sarbidea izanik; funts horren helburua da enpresa proiektua abian jartzera bideratutako aktibo finko materialetan egindako inbertsioak eta kapital zirkulatzailearen beharrak finantzatzea, interesik edota abalik gabeko aurrerakin-mailegu baten erabilera eginez.

2006an CEINen egon zen bitartean, Ideactiva enpresa-proiektu onenaren saria jaso zuen, zeinen eskutik gazteek abian jarritako proiektu berritzaileak aintzatesten diren. 10.000€-ko zuzkidurari esker, sustatzaileei finantzaketa eskatzeko ateak ireki zitzaizkien, izan ere, bankuek negozio-ideiaren abal modukoa bailitzan hartzen zuten saria.

Madergia, eraikuntza jasangarrian erreferentziazko enpresa
Gaur egun abangoardiako enpresa da eta 19 urteko esperientzia sendoa du eraikuntza jasangarri eta energetikoki eraginkorrean. Zurezko eraikinak diseinatu, fabrikatu, hornitu et instalatzera dedikatzen dira eta 700 proiektutik gora dituzte garatuta.

Agoitzen lantegi berria irekitzeko jarduera enpresak zurean eta beste material jasangarri batzuetan oinarritutako eraikuntza-sistemak sortzeko industria-lerro automatizatu eta robotizatuak garatzeko egindako inbertsio-planaren barruan sartzen da. Bere jardueraren baitan hartzen dira zurezko eraikinak hala nola egiturak diseinatu, fabrikatu, hornitu eta obran instalatzea.