2022ko abenduaren 29a

Nafarroako Gobernuak 69.000 euro bideratu ditu mendi-bideak berreskuratzeko eta hobetzeko

Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak GR1eko zati batean, Torralba del Rio herrian, egindako lanak bisitatu ditu Esnaola kontseilariak 
La consejera Esnaola, con responsables de la FNDME.
camera_alt La consejera Esnaola, con responsables de la FNDME.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren Institutuaren (NKI) bitartez, 69.000 euro jarri ditu aurten Foru Erkidegoko mendi-zidorrak, GR izenekoak (Ibilbide Handia) eta GRTak (Mugaz Gaindiko Ibilbide Handia) mantentzeko, berreskuratzeko, markatzeko, homologatzeko eta hobetzeko. 

NKIak eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak (FNDME) batera izenpetu zuten akordio bat zeini jarraiki erakunde hau zeregin hauez arduratuko den 180 boluntario inguru partaide izan dituen ibilbideetan. Bestalde eta berrien artean, hitzarmenak atal garrantzitsu bat aipatzen zuen -totalaren heren bat- bereziki Nafarroa zeharkatzen duen bide historikoan birgaikuntza eta balizajea egiteko. 

Bide-sarean 2022an eginiko jarduketen harira, aipatzekoak dira GR11, GR12, GR20, GR220, GR11-GR12 Esteka edo Bidasoa-ko Trekkinga, GRT3, GRT5, GRT7, GRT8, GRT9, GRT10, GRT12 eta GRT13, ahala nola bide nagusietako estekak, saihesbideak eta desbideratzeak. 

Esnaola kontseilariak, Pablo Olorón eta Iosu Tximeno gidari dituen FNDMEko Bideen Batzordeko ordezkaritza bat lagun, GR1eko tarte bat bisitatu du, alegia Otiñano eta Kodes arteko tarte batean Torralba del Río udalerria zeharkatzen duena. 

FNDMEk planteatu zuen GR1 bide historikoaren 33,96 kilometroan birgaikuntza eta balizajea lantzea, zortzi etapetako hirutan: 1. Etapa Añues Dorrea – Kaseda (10.70km); 7. Etapa LosArcos – Kodeseko Santutegia (17.92km); eta 8. Etapa Kodeseko Santutegia – Nazarreko Ataka (5.34km). 2022an zehar, markaketa horizontala eta seinaleztapen bertikala egin da ibilbide honetan, markaketa eta soiltze jarduketez gainera. 

GR1ak Anpuriaseko (Girona) hondamendia du abiapuntu, Mediterraneoaren itsasertzean eta ozeano Atlantikorantz doa 1.500 kilometroko tarte bat dela medio. Lehenengo Pirinioetako GR 11 ibilbidearekiko paraleloki doa, 600 km-tan zehar, eta jarraian iparraldetik Donejakue Bidearekin (GR-65) lehiatuko du, Los Arcos herrian gurutzatzean, Finisterreko (A Coruña) penintsularen beste muturrera iritsi arte. Nafarroa zeharkatzen du Erdi Gunetik, Arabako probintzia mugakideekin (Kanpezun) eta Zaragozarekin ( Sos del Rey Catolicotik hurbil dagoen Añues Dorrea) uztartuz.

GRetako lanak

Mantentze-lanen jarduketetan, markaketa, instalazioen berritze eta konponketa eta ibilbideen egokitzapenak edo aldaketak barne hartzen dira. FNDMEk azken batean 180 boluntario inguru koordinatu eta aholkatu ditu; horiek, urtean zehar oinarrizko mantentze-lan bat burutu dute GRen eta GRTen sarean. Markaketa, balizatze eta pintatze lanak burutu dituzte (paletinak, pintura, balizak erabiliz) derrigorrezko tarteetan. Bideen Batzordeko teknikariak arduratu dira boluntario multzoa mantentze-lanetan koordinatzeaz, ikastaroak eta prestakuntza direla medio.

Euskarri motaren arabera, seinaleztapen bertikaleko elementuen konponketa eta birjarpen jarduketak, zutabeen eta noranzko gezien berritzeak, elementu kaltetuen ordezkapena (mastak, geziak, mini zutabeak, panelen bastidoreak) burutu dira. Bestalde, eginiko lanaren arabera, GR11 eta GR220 lursailetako soiltze jarduketak egin dira eta sareko gainerako GR eremuetan mozketak eta garbiketak eta konponketa lanak burutu dira. Mendizaleen segurtasuna bermatu ahal izateko, Sorogain ingurunean dagoen zubia erabat berreraiki da, GR11ko Odia ubidearen gainean- Informazio-paneletan datorren informazioa eguneratu da, baita bidegurutzetako bideetako matrikulenak eta hurbileko tartetakoak ere, erabiltzaileek zalantzarik izan ez dezaten. 

Gehigarri gisa, Perdon Mendilerroa/Erreniega eta Ezkaba mendiaren eremuan gertatutako suteengatik, halaber beharrezkoa izan da seinaleztapen bertikala (zutabeak eta balizak) eta horizontala (markaketa) birjartzea eta konpontzea. Donezteben V erako konexio-saihesbide bat garatu da, E.GR11-GR12 esteka. Balizajea eta informazio-panela dakartza. Berehala homologatzea aurreikusten da.

Halaber Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea arduratuko da bideak homologatzeaz, 197/2011 Foru Dekretuak 2022an lehenengo aldiz homologatu ondoren:

- PIRI-TREKKING. Belaguako aterpetxearen ingurunean lehenengo aldiz diseinatu eta homologatu da etapen araberako Trekking ibilbide bat, zeinen ibilbide guztietan bide homologatuak barne hartzen diren. PIRI-TREKKING izendatzea adostu zen, GR-GRT Nafarroa-Aragoi-Pirinio Atlantikoak sarearen arabera. Bi ibilbide definitu dira, Iparreko mugaz gaindiko ibilbide bat (Anieko Bidea), zeinen gune nafartarreko eremuak GR12, GRT12 eta GRT13 diren eta Hegoaldeko beste ibilbide bat (Hego Pirinioetako Bidea) zeinen gune nafarreko bideak GR11, GR12 eta GR321 diren.
-    PR-NA 210 ERGOAREN BIRA Erga mendian.
-    SL-NA 54 C ERLAN-IRABIA.
-    PR-NA 211 URAREN IBILBIDEA-TUDERA

Eta berriz homologatu dira, beste lau urte gehiagorako:

-    SL-NA 72 CUEVA DE AZANZOREA/AZANZOREAKO LEKEA
-    SL-NA 78 FOZ DE BURGUI/BURGIKOA ARROILA
-    SL-NA 138 BALCÓN DE LOS BUITRES/SAIEN BALKOIA

Bideen hedapena

FNMDEk hiru hedabidetatik barreiatzen ditu Foru Komunitateko bideak. Batetik, Ibilbide Luzeko bideen bilatzailea eguneratuz, bestetik, informazio-liburuxkekin eta azkenik, Sare Sozialen erabilerarekin.

Nafarroako bide homologatuen bilatzaileak bisita-eremuetan aplikatuko den kartografia aplikatua, Nafarroako GR eta GTR sareen etapetako datuak eta informazioa hala nola PRko (Ibilbide Laburra) eta SLtako (Tokiko Ibilbideak) gainerako ibilbide homologatuetakoak eskaintzen ditu. Duela gutxi GR berriak erantsi dira: GR 322 Nafarroa Xtrem eta GR 323 Bernoako Galtzada.

Urte honetan zehar bideen bilatzailea eguneratzeko ahalegina egin da, horrela ingurunea birmoldatzeko beharrezko zehaztapenak definituz, kasu bilatzaileak dakartzan edukiak, ikono eta informazio berria, hautatutako tarteen profilak, etab. barne hartuz. Aldi berean, bide homologatuak eguneratu dira IDENAren atari publikoan (Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura), dagokion informazio geruzan barne hartu dadin.

2022ko sareko informazio liburuxken Edizioaren harira, Euskalherriako GR12 Bidearenak argitaratu eta berrargitaratu dira, Nafarroako tartekoak, la Vuelta a la Cuenca de Pamplona GR220 Iruñerriko Ibilbidearena, formatu praktikoago eta erabilgarriago batekin, kartografia, PIRI-TREKKING liburuxkaren bi edizio eta Belaguako inguruneko ibilbidea barne hartuz.

Nafarroako Gobernuaren kartografia zerbitzuak oinarrizko kartografia eratu eta bertan Foru Komunitateko GR ibilbideen sarea barne hartzeko kolaboratzen du.

Azkenik, hedapen presentziala egin da turismo bulegoetan, beste informazio-gunetan, aterpetxeetan, aterpeetan etab. Halaber hedapena egin ohi da Sare Sozialen bidez, GRetako eta GRTko etapena, baita PR Ibilbide Laburreko eta SL Tokiko Ibilbidetako bideena ere.

310.000 euroko inbertsioa 2015etik

2015etik, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bidez, hainbat diru-laguntza eman dizkio Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeari, guztira 310.000 eurokoak, Foru Komunitateko GR hala nola GRTS ibilbideetan inbertitzeko.

NKI irailaren 7ko 197/2011 Foru Dekretuan oinarritzen da, zeinek “Nafarroako erabilera publikoko kirol bideen sorrera eta zaintzarako baldintzak” arautzen dituen.