2025ko apirilaren 9a

Nafarroako Gobernuak 6,5 milioi bideratuko ditu egoera ahulean dauden pertsonen oinarrizko laguntza materialera 2025 eta 2028 urte artean

Pobrezia-egoeran dauden 964 familiak jaso zituzten iaz laguntza horiek  eta, ondorioz, supermerkatuetan elikagaiak eta oinarrizko higiene-produktuak erosteko txartelak erabili behar izan zituzten
6,5 millones para asistencia material básica de personas desfavorecidas mediante tarjetas monedero Irudi galeria

6,5 millones para asistencia material básica de personas desfavorecidas mediante tarjetas monedero

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 6.599.777,47 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa hartzeko baimena eman du, 2025 eta 2028 urte artean behartsuei oinarrizko laguntza materiala ematera bideratutako diru-laguntzen deialdia egiteko. Diru-txartelen sistema honi esker, familia kalteberek supermerkatuetan elikagaiak eta behar-beharrezko produktuak eros ahal izango dituzte. Pasadan urtean, 964 familiak jaso zuten neurri hori Foru Komunitatean.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).