Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak 6,3 milioi euroko dirulaguntzen deialdia aurkeztu du, turismoarekin zerikusia duten enpresetan eraginkortasun energetikoko proiektuak finantzatzeko
2024ko martxoaren 15a
Nafarroako Gobernuak 6,3 milioi euroko dirulaguntzen deialdia aurkeztu du, turismoarekin zerikusia duten enpresetan eraginkortasun energetikoko proiektuak finantzatzeko
Nafarroako Gobernuak 6,3 milioi euro ditu turismoarekin lotutako enpresetan eraginkortasun energetikoko proiektuak finantzatzeko. Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak eta Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta eta Digitalerako kontseilariak Foru Komunitateko turismo-enpresetan energia-eraginkortasuneko eta ekonomia zirkularreko proiektuak finantzatzeko laguntzen deialdia aurkeztu dute gaur. Deialdi horren helburua da jarduera-aukera handitzea eta turismo-sektoreko establezimendu gehiagori mesede egitea.
Laguntzen deialdia Next Generation-Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen da, bere 14. osagaiaren baitan. Plan hori turismo-eremua modernizatzera bideratutako inbertsioetarako da eta izapideak egiteko orduan, Industria, Trantsizio Ekologiko eta Enpresa Digitaleko Departamentuaren laguntzarekin kontatzen du .
Deialdiaren oinarri arautzaileen aldaketan xedatuari jarraiki, 2023ko abenduaren 29ko Konferentzia Sektorialarekin bat etorriz, jarduketak nahitaez Nafarroan kokatutako establezimendu edo enpresa turistikoetan garatu beharko dira, betiere hauek Nafarroako Turismo Erregistroan datu eguneratuekin inskribatuta egoten badira, inskripzio hori nahitaezkoa denean. Turismoarekin lotura duten jarduerak hedatu egingo dira. Jarduera horien bidez, laguntzak jaso ahal izango dira, barne hartuz hotelak eta antzeko ostatuak, karabanentzako kanpinak eta aparkalekuak, jatetxeak eta janari-postuak, aisiako eta kiroletako artikuluen alokairua, bidaia-agentziak eta turismo-operadoreak, museoen, leku nahiz eraikin historikoen eta lorategi botanikoen jarduerak eta kudeaketa, parke tematikoak eta naturalak.
Esnaola kontseilariak adierazi duenez, laguntza hauek “jasangarritasuna baldera gisa eramango duten turismoa sortzeko aukera ematen dute, eta laguntza horiek, zalantzarik gabe, sektorearentzat bultzada bat dira baliabideak egungo ingurumen-eskaeretara egokitzeko orduan”.
Irujo kontseilariak, bere aldetik, nabarmendu du aldaketa honen helburua “gure turismo-enpresen lehiakortasuna handitzea” dela, “energia-eraginkortasunaren arloan estandar handiak eta sorkuntza berriztagarriko instalazio berriak txertatuz, hala bere karbono-aztarna eta energia-kostuak murrizteko". Nabarmendu duenez, neurriak "azken hamarkadan baliabide energetikoen erabilera % 16,30 jaistea bultzatzen jarraitzea ahalbidetuko du, eta horrek eraginkortasun handiagorako joera erakusten du”.
Proiektuak deialdiaren oinarrietan aurreikusitako tipologietako batean edo batzuetan kokatu behar dira: eraikinetako eraginkortasun energetikoko proiektuak (inguratzaile termikoa, berokuntza-instalazioak, argiztapena, etab.) edo autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak biltegiratuta edo biltegiratu gabe.
Jarduketek eraginkortasun energetikoaren hobekuntza lortu eta justifikatu beharko dute, egungo eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriaren eta eraberritzearen ondoren lortutako eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriaren arteko alderaketa eginez.
Deialdiaren helburua ezarritako esparruaren baitan jarduerak egiten dituzten enpresak sustatzea denez, laguntza-eskaera erregistratu ostean hasitako onuradunek bakarrik onartuko dituzte jarduketak. Ez da onartuko inola ere, aldez aurretik fakturatutako jarduketa baten exekuzioari dagokion kosturik, eskaera aurkezteko edota dagozkion inbertsioak egiteko beharrezkoak diren prestaketa-jarduerak izatean salbu, esaterako 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektua, memoria teknikoak, ziurtagiriak, etab.
Epea 2024ko uztailaren 1era arte luzatu da
Laguntzak Nafarroako Gobernuaren atarian eskuragarri dagoen izapide-fitxaren bidez eska daitezke. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 1era arte luzatu da.
Energiaren, I+G+b enpresaren eta ekintzailetzaren Zuzendaritza Nagusiak, datorren asteazkenean, martxoak 19, 9:30etan, deialdiaren oinarri arautzaileen aldaketari buruzko informazio webgune bat antolatu du sektorearentzat.
Bestalde, Turismo Zuzendaritza Nagusitik prestakuntza ematen ari zaie Nafarroako turismo-guneak kudeatzeko unitateetako (UGET) teknikariei, enpresa onuradunei bere eremuetan informazio proaktiboa emango dien lurralde-sare bat eratzeko.
Informazio-saiora joateko interesa dutenek izena eman dezakete honako inskripzio-formularioan.